AKTUALITATEA


| 2022-02-04 17:29:00

5 identifikazio, atxilotu 1, jipoitu 1 eta guztira 3.000 euro isunetan

Ernaik salatu berri duen moduan, kopuru horiek dira aurreko urteko otsaileko lehenengo bi asteetan Sopelako Ernaiko militanteok udaltzaingoaren aldetik jasandako jazarpen sistematikoak utzitako kopuruak. “Helburu konkretu baten eta interes jakin batzuen baitan burututako eraso guzti hauek gazte konprometituon zilegi den militantzia politikoa zigortzea besterik ez zuten helburu izan”. Ondorioz, GAZTE MILITANTZIA AURRERA! lelopean, Sopelako Ernaik prentsaurreko bat deitu du, bihar otsailak 5, 12.00etan Udaletxe ondoko gradetan.

 

 

EH Bilduren jarrera

EH Bildu modu zuzenean salatu ditu Sopelan polizia desberdinen aldetik eman diren gehiegikeriak, bai Ernairen kontra Udaltzaingoak egindako ekintzak, bai bestelako poliziek egindakoak (Ertzaintza eta Polizia Nazionalak, kasu). Horren harira, Mozal Legea Sopelan ez aplikatzeko ekimena abiatu dugu Udalean. Ekimen hori bestelako polizia eredu bat adosteko asmoaren baitan kokatzen da. Honenbestez, Ernaik egindako salaketa babesten dugu eta gure elkartasuna agertzen diegu beraien militantzia politikoan izan ditzaketen erasoengatik.