Titulartasuna
EUSKAL HERRIA BILDU alderdien federazioa da titularra (IFK: G-71206700, eta helbidea: Gaztelu Plaza 49-1, Iruñea, [Nafarroa])
Erabilera-baldintzak
Ondoren, webgune-atariaren sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dira, baita webgunearen erabileraren ondoriozko erantzukizun guztiak ere.
EH BILDUK bere webgunearen bidez webguneari berari lotutako sarbideari, nabigazioari eta erabilerari dagokienez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.
Konpromisoa hartzen du, halaber, webguneko formularioak izaera pertsonaleko bere datuekin betetzean egiazko informazioa emateko, eta, horrekin batera, datuak dagokion bezala eguneratuta edukitzeko, uneoro erabiltzailearen benetako egoerari erantzunez.
Honako erabilera hauek ez egiteko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak:
I. jarduera debekatu, legez kontrako edo fede publikoaren eta ordena publikoaren aurkakoetan erortzea.
II. izaera arrazistako, xenofoboko, homofoboko, pornografiko-ilegaleko, terrorismoaren apologiako edo giza eskubideen aurkako edukiak edo propaganda zabaltzea, edo gure legeriak onartzen ez duen diskriminatzeko beste edozein modu ere zabaltzea.
III. kalteak eragitea EUSKAL HERRIA BILDUREN sistema fisiko eta logikoetan, haren hornitzaileenetan edo hirugarren pertsonengan; sarean birus informatikoak edo arestian adierazitako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.
IV. beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzea eta, kasuan-kasuan, erabiltzen saiatzea, edota haien mezuak aldatzea edota manipulatzea.
Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo okerren eta ematen den informazioak EUSKAL HERRIA BILDURI edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen arduradun bakarra.
Erabiltzaileak zabarkeriaz edo engainuz lege-abisu honetan ezarritako obligazioetako edozein betetzen ez badu, bera izango da ez-betetze horrek EUSKAL HERRIA BILDURI eragin ahalko dizkion kalte-galera guztien erantzulea.
Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko politika
Webgune hau EUSKAL HERRIA BILDUREN jabetzakoa da. Webgune honen jabetza intelektualaren eskubideak, ustiapen- eta erreprodukzio-eskubideak, webgunearen orrienak, biltzen duten informazioa, haien itxura eta diseinua, baita webgune horretatik EUSKAL HERRIA BILDUREN edozein sozietate filial edota mendekoren web-orrietara ezartzen diren estekak ("hyperlinks") EUSKAL HERRIA BILDUREN beraren jabetza esklusibokoak dira, salbu eta espezifikoki beste zerbait zehazten bada.
Edozein deitura, diseinu edota logotipo, baita webgune honetan eskainitako edo islatutako edozein produktu edo zerbitzu EUSKAL HERRIA BILDUK, bere sozietate filial edota mendekoek edo hirugarrenek behar bezala erregistratutako markak dira.
https://ehbildu.eus/ helbideak CC BY-SA lizentzia bat du, hau da, kultura bultzatzeko gomendatutako lizentzia bat. EUSKAL HERRIA BILDU da webgunearen jabea, eta hark ezartzen du erakundearen idatzitako eduki guztia Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentzia pean egiten dela.
Egiletza aitortu beharra dakar lizentzia horrek, eta horren ondorioz halaber, erabili, kopiatu, banatu, erakutsi, publikoki agertu, aldatu, garatu, beste material batzuekin konbinatu eta merkataritza-xedeetarako erabili ahalko dela betiere aipatzen bada EUSKAL HERRIA BILDU dela edukiaren, diseinuaren, logotipoaren eta beste identifikazio-marka batzuen egilea.
EUSKAL HERRIA BILDUREN egiletza behar bezala esleitu gabe egindako edozein erabilerak lizentzia horren ez-betetzea eragingo du, eta erakundeak lizentzia etetea eta berehala ezabatzea exijitu ahalko du betiere, eta berariazko lizentziarekiko egoki iritzitako ekintzak ere egikaritu ahalko ditu.
Hirugarrenen jabetzakoak izan daitezkeen jabetza intelektualeko eskubideak eta marka komertzialak behar bezala nabarmentzen dira, eta webgune honetan sartzen den edozein pertsonak errespetatu behar ditu, eta ez da EUSKAL HERRIA BILDUREN erantzukizuna izango edozein erabiltzailek alderdi horri buruz egin dezakeen erabilera, eta haren erantzukizun esklusiboa izango da, betiere hirugarrenak adierazitako jabetza-eskubideak edo lizentziaren erabilera-eskubideak bete beharko dituelarik.
EUSKAL HERRIA BILDUK ez die bere softwarearen jabetza erabiltzaileei transferitzen. Erabiltzailea da softwarea bertan grabatzen duen euskarriaren jabea. Jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztien jabea da EUSKAL HERRIA BILDU, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honetako softwarea bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du aztertzeko disekzionatu eta deskonpilatu, eta jatorrizko xede-kodearen bertsioa edo haren hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli.
Informazio gehiago: https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/legalcode.es
Pribatutasunari eta datu pertsonalak babesteari buruzko politika
Datu pertsonalak babesteko pribatutasun-politikaren dagokion orrian sartu dadila adierazten zaio erabiltzaileari.
Cookieei buruzko politika
Cookieen politikaren dagokion orrian sartu dadila adierazten zaio erabiltzaileari.
Baztertze-eskubidea
EUSKAL HERRIA BILDUK eskubidea izango du lege-abisuan ezarritakoa bete gabe uzten duten erabiltzaileei edota EUSKAL HERRIA BILDUREN printzipioak, Kode Etikoa eta irudia erasotzen dituztenei https://elkarrekin.ehbildu.eus/ webguneko eta beste komunikazio-kanal batzuetako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eta zerbitzu horietatik baztertzeko, aldez aurretik zertan abisatu gabe, bere ekimenez edo hirugarren baten ekimenez.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Estatu espainolaren legeriaren arabera arautzen dira baldintza orokor hauek, eta Estatu horretako epaitegi eta auzitegiak dira eskudunak baldintza horien interpretazioari, aplikazioari eta betetzeari buruz sortzen diren gai guztiak aztertzeko. Erabiltzaileak, oharretan edo goragoko ataletan aipatutako lege-politiketan bildutako baldintza orokorrak onartzen dituenez, espresuki uko egiten dio indarreko Prozedura Zibileko Legearen aplikazioari jarraikiz egokitu ahalko litzaiokeen edozein eskumeni.