AKTUALITATEA


| 2021-07-06 09:03:00

Aurreikustekoa zenez, azken osasun-neurri murriztaileak kentzeak, hala nola ostalaritza ixtea edo maskara nahitaez erabiltzea, gure jokabideak malgutzea ekar zezakeen, are gehiago Sopelako jaiak direnean. Hala eta guztiz ere, guztiok kontziente izan behar dugu pandemiak gure artean jarraitzen duela eta erantzukizunez jokatu eta erlazionatu behar dugula, gure osasun kolektiboaren zaintzan oinarrituta.

Sopelak kalitatezko kultur programazio batekin gozatu ahal izan zituen jaiak. Eta ez, EZ DUGU KULTURA KRIMINILIZATZEN, kultura segurua da, eta bai, ekitaldi guztiek neurri soziosanitario guztiak zorrotz errespetatzen zituzten. Bestetik, kultur-programazio honetan parte hartu zuten jendeaz gain, beste pertsona asko ere Sopelako kaleetara atera ziren festak elkarrekin gozatzeko asmoz.

Kontuan hartuta neurri murriztaileak malgutzeak zenbait konplikazio eragin zitzakeela, udaltzaingoek segurtasuna prebenitzeko plan berezi bat izan behar zuten, osasun-arauak bete behar direla gogoraraziz. Asteburu honetan taberna beteak ikusi genituen (tabernariek kontrolatu ezin zituzten egoerak), kale eta terraza beteak, arauak ez ziren betetzen ari. Udaltzaingoaren plan berezi batekin eta hauen laguntzarekin ez al zen posible guzti hau modu ordenatu batean konpontzea? Arratsaldean ez bezala, goizean ikusi ahal izan genituen Ernaiko gazteak berriro identifikatzen, "pankarta bat zeloz jartzeagatik". Astelehen honetan bertan ere, San Pedro bezperan, esanguratsua izan zen Sopelako Udaltzainak herri-erdigunetik etengabe patruilatzen ikustea, izan ere, aurreko egunetan ez zuten horrelakorik egin jende-pilaketak askoz handiagoak izan ziren arren.

Baina hobe beste batzuek konponbidea ematea; goizeko lauetan ertzainaren hainbat patruila bidali anti-disturbio armamentuarekin, eta iritsi bezain laster, 'Foam' jaurtigaiak jaurti kale horretan zegoen jende guztiaren aurka. Nola liteke posible anti-disturbio patruila bat bidaltzea inolako istilurik gertatzen ari ez den leku batera, eta gainera, armamentu hori modu diskriminatuan erabiltzea? Hori al zen erantzuteko modu egokiena edo bakarra. Zoritxarrez, modu bortitz eta neurrigabe batean gazte bat atxilotu zuten. Saihets bat hautsita, eskumutur bat handituta eta porrazo itxurako hematomak bizkarrean.

Larria iruditzen zaigu autoritatearen erabilera, beste behin indarkeriaz lagunduta. Uste dugu prebentzio-neurria egokiak aplikatuz egoera konpondu zitekeela, era seguruan eta errespetuz, eta inola ere ez errepresio-neurriak aplikatuz. Erantzun hori neurrigabea eta onartezina izan zen.

Onartezina da baita ere, gertakari hauek aitzakiatzat hartuta berriz ere gazteak kriminalizatzea, bereziki ezker independentistakoak. Alkatearen hitzak: “el alcalde de Sopela dice que en los incidentes del botellón aparecieron pintadas independentitas”.

Argi dago zuen asmo politikoa zein den, ideologia zehatz bat joputuan jarri larunbateko gertakariekin lotuz. Demagogia hutsa, berriz ere, gu kriminalizatzen saiatzeaz gain, berriro ere arazo larriagoak ezkutatuko dituen kezko gortina bat sortzeko erabiltzen da. Baina hori egiten duenak inor akusatu baino lehen bere kontzientzia lasai sentitu beharko luke. Eta, hain zuzen ere, gobernu honen garbitasuna eta gardentasuna zalantzan geratzen da.

Ikus URGENTZIAZKO MOZIOA.