Martxan da Zipiriñeko espazio arazoei irtenbidea emateko alternatiben inguruko prozesu-partehartzailea. Urtarrilaren 18an Zipiriñeko gurasoen aurrean on line aurkezpen bat egin eta urtarrilaren 18tik bertatik 21era (asteartetik ostegunera) galdeketan parte hartzeko aukera izango dute Zipiriñeko hezkuntza-komunitateko kideek on line. Modu presentzialean, asteartean eta ostegunean. Bi proiektu daude: Zipiriñe bera handitzea edo beste eraikin bat eraikitzea Loroñon. Hona hemen EH Bilduk proposatutako alternatibaren azalpena!
Herriko kaleetatik eta etxeetan zabaldu ondoren, sarean da Sopelako EH Bilduren abenduko aldizkaria! Hiru gai nagusi: herriko erdigunea berrantolatu, trafikoko saihesbideak eta ikastetxe berria Zipiriñeren espazio arazoak konpontzeko!
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko biharko Sarek deitutako mobilizazioan (Sopelako Udaletxeko Plaza, 17:30) parte hartzeko deia egiten du Sopelako EH Bilduk
Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko Sopelako Udalak aurrekontu egokituak eta egokiak behar ditu. Sopelako EH Bilduk, garai historiko honetan, erantzukizunez jokatuz, ekarpenak egin dizkio udal gobernuak proposatutako aurrekontu-proiektuari, Sopelarentzat ezinbestekoak diren alorretan: krisiari aurre egiteko neurriak, euskara, kultura, hirigintza, ingurumen eta jasangarritasuna, gizarte ekintza, lankidetza solidarioa eta partaidetza prozesuak. Bestetik, 2020ko aurrekontuakordioan EH Bilduk eta EAJ/PSE-ek adostutako inbertsio estrategikoei dagokienez ere 2021an lanketa berezia egin behar dela argi daukagu: Zipiriñeko eskolaren espazio-arazoak, kultur-ekipamendu berriak, trafiko-saihesbideak, etxebizitza, eta oinezkoentzako lehentasuna, irisgarritasuna eta Larrabastarraren eraberritzea.
DB-TUk eta ELKARREKIN PODEMOS udal-taldeek mozio bat aurkeztu nahi zuten, Sopelako Udalaren espedienteetara sarbide librea izateko eskatuz. Josu Landaluze alkateak ez zuen gai-ordenean sartu, Idazkariaren txosten batean oinarrituz. Gauzak horrela, bi taldeek ERREGU ETA GALDERETAN aipatu zuten gaia. EH Bilduk gai honen gainean duen jarrera aurkeztu zuen.