Ba al zenekien Uribe Kosta dela Bizkaiko eskualde bakarra II eta III dependentzia gradua duten pertsonentzako eguneko zentrorik ez duena? Eskualdeko hainbat kide sinadura bilketa handi bat egin dute eguneko zentro hori eskatzeko, Uribe Kostako Mankomunitatean erregistratu eta Diputaziori entregatu zaizkionak.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Bizkaiko Foru Aldundiari eskualdean eguneko zentro bat sortzeko eskaera babestu du. Mankomunitateak 3.100 pertsonak sinatutako dokumentu bat jaso du, Bizkaiko Foru Aldundiari bere betebeharrak betetzeko eskatzen diona, 2015eko urriaren 26ko Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuaren arabera. Dekretu horrek ezartzen du Aldundiak eskumena duela II. eta III. mendekotasun-maila duten pertsonentzako eguneko zentro bat sortzeko Bizkaiko eremu guztietan. Gaur egun, Uribe Kostako eskualdea da funtsezko zerbitzu hori ez duen eskualde bakarra.
Horrela, apirilaren 27an, igandean, goizeko 12:00etan Sopelako udaletxe plazan agerraldi masibo bat egingo dute eguneko zentroa eskatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari. Sopelako EH Bilduk bat egiten du ekimen honekin eta herritarrei dei egiten die bertan parte hartzeko.
Gaur egungo zaintza sistemak ez ditu herritarron beharrak asetzen. Bizitzak erdigunean kokatuko dituen sistema baterantz pausoak emateko beharrean gaude.
ZAINTZA SISTEMA PUBLIKO KOMUNITARIOA ERAIKI DEZAGUN!