AKTUALITATEA


| 2021-05-25 11:21:00

EMAN IZENA HEMEN

Azken hilabeteetan, garrantzi handia hartu du polizia-ereduari buruzko eztabaidak, bai Euskal Herrian oro har (neurriz kanpoko jarduerak, sindikalisten eta langileen aurkako erasoak, gazteen aurkako jazarpena, ultraeskuindarreko konplizitatea, sindikatu korporatibisten jarrera harroa eta oldarkorra), bai Sopelan (herritarrekiko errespeturik eza, gazteekiko jazarpena, etab.).


Gure ustez, herritarrek bestelako polizia-eredua  behar dute, eta, horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu eztabaidari ekitea. EH Bildun eredu horren noraeza berbideratzeko proposamenak ditugu.
Ezagutu nahi badituzu, Julen Arzuaga legebiltzarkidearekin polizia-ereduari buruz antolatu dugun hitzaldira gonbidatzen zaitugu.

Parte-hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea. 

 

EKAINAK 7 / 18:30 / KURTZIO KULTUR ETXEA