AKTUALITATEA


| 2021-07-22 13:40:00

Gaur Sopelan Espainiako Polizia Nazionalak egindako 3 atxiloketak salatu nahi ditugu

Gaur goizean Polizia Nazionalak 3 sopeloztar atxilotu ditu eta beste herritar baten etxea arakatu dute. Ustez, gure herrian joko aretoek sortzen duten miseria salatzeagatik izan omen dira atxilotuak. Atxiloketa horiek Euskal Herrian lekurik izan behar ez lukeen indar arrotz eta errepresibo batek egin izana ere, hots, Polizia Nazionalak, oso gertaera larria eta onartezina da.

 

Atxilotuei elkartasuna

Atxilotutako sopeloztarrei gure elkartasuna erakusteaz gain, Sopelako EH Bilduk bat egiten du gaur, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Sopelako udaletxe plazan atxiloketa hauek salatzeko antolatu den mobilizazioarekin.