AKTUALITATEA


| 2022-03-24 09:01:00

 

EH BILDUREN PROPOSAMENAK

ZER

NON

ZERTARAKO

Urgitxieta plazan gune estali bat

Gaur egun iturria dagoen tokian.

Auzokideak elkartzeko gune lasaia izan dezaten (jesarlekuak, umeentzako jolas-parkea..).

Ekipamendu publiko berriak

Mankomunitateko lokaletan (Sopelarin berreskuratu) eta Arabeta kaleko lursailean (metro geltokiaren ondoan).

Auzoak ekipamendu kultural eta sozialak behar ditu.

Urkoko naturgunea

Urkoko hezegunea eta Iberrota plazaren artean.

Auzokideentzat aisialdirako gune natural babestua sortzeko, zonaldea ekologikoki berreskuratuz.

Irisgarritasuna hobetu

Iberre auzoan.

Espaloiak eta kaleko altzariak berriztuz, auzokideen bizitza-kalitatea hobetzeko.

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO: PROZESU PARTEHARTZAILEAREN INGURUKO GAKOAK

 

Larrabasterraren biziberritzearen aldeko apustua egin zuen EH Bilduk 2019-2023 legegintzaldirako herri-programan eta zeregin horretan berresten gara. Horrela, 2020ko eta 2021ko udal aurrekontuak ahalbideratzeko, EH Bilduk EAJ/PSEko udal gobernuarekin aurrekontu-akordio bat egin zuen, hainbat proiektu estrategiko bultzatzeko asmoarekin: horietako bat, Larrabasterran inbertsioak egitearena, prozesu parteharzaile baten bitartez. Berandu dator prozesu partehartzaile hau. Hala ere, aukera egokia da Larrabasterra hobetzeko, auzokideen iritziak jasoz.

 

Prozesu partehartzaileari buruzko informaziorik ez dugu jaso, oraingo honetan ere. Aurreko prozesu partehartzaileetan gertatu bezala (erdigunea eta trafikoa), oraingoan ere ez dugu metodologiaren inguruko informaziorik jaso. Berriz ere, eskuorri eta kartelen bitartez ohartu gara prozesu hori abian zegoela, eta kartel horie bitartez ezagutu ditugu bertan agertzen diren proposamen zehatzak. Udal gobernuaren aldebakarreko jarrera honekin ez dugu bat egiten eta hainbat aldiz kritikatu dugu bere bere gobernantza estiloa.

 

Larrabasterrako hobetzeko EH Bilduren proposamenak. EH Bilduk ekarpen zehatzak egin dizkio Larrabasterra hobetzeko eztabaidari:

 

  1. Urgitxieta plazan gune estali bat proposatzen dugu, gaur eguneko iturria dagoen tokian: auzokideentzat lasai elkartu eta egoteko gune bat, umeen jolastoki bat ere izan dezakeena.

  2. Ekipamendu publiko berriak behar ditu auzoak, alor sozial eta kulturalean. Sopelarin berreskuratzea proposatu genuen (gaur egun, Mankomunitateko lokalak dira, Udalak berari saldu baitzizkion joan den legegintzaldian). Bestelako aukerak ere egon badaude: Mankomunitateko lokalak Udalak erabiltzea aldizka (beharren arabera) eta Kiribilek paddle pistak eraikitzeko proposatu zuen lursaila erabiltzea ekipamendu berriak eraikitzeko (Arabeta kalean, metro geltokiaren ondoan).

  3. Urko hezegunetik Iberrota plazara doan zonaldean naturgune babestu bat prestatzea, auzokideentzat aisialdirako gune bat sortuz. Bertan jarri beharreko ekipamenduek bat egin beharko lukete naturarekin. Horrez gain, Abaro aldean, Gobela ibaiaren ibarrean zehar beste naturgune bat babestea proposatzen dugu. Ekimen hauek natura babesteko garatu ditugun ekimenen artean kokatzen da.

  4. Iberreko auzoan irisgarritasuna hobetzeko inbertsioak, kaleko altzariak eta espaloiak berriztuz eta auzune atzeginagoa eginez.

 

EAJ-ren proposamenekin ez gaude ados. Prozesu partehartzailean Udal Gobernuak hainbat proposamen sartu ditu, guri informatu eta gurekin adostu gabe.

 

  1. Iberrota plazan umeentzako jolas-parke estalia, Sopelako paddle pisten estalkia erabiliz. Jolas-parke hori dimentsio handikoa izango da eta ez du bat egiten Urko-Iberrota inguruko zonalde naturalarekin.

  2. Karmen baselizaren erabilera kultur ekipamendu gisa. EH Bilduren hasierako proposamena izan zen baseliza horren zati bat auzoarentzat erabiltzea, baina Elizak eskatutako inbertsioa/kostua handiegia da. Bestelako alternatibak bilatzea komeni da.

  3. Paddle pistak Ugeragako aparkamenduaren eta Urkoko hezeguneen artean. Proposamen horrek kalte egiten dio zuzenean naturguneari.

 

Martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean egingo da prozesua. Bertan parte hartzeko udalaren webgunean jarriko den galdetegia bete dezakezue edo bestela, Urgitxieta plazan jarritako informazio-gunera. Prozesu hau beste modu batean egin zitekeen, udal taldeak informatuz eta metodologia/proiektuak adostuaz. Ez da horrela izan, ez da EH Bilduk nahi izango lukeen prozesua. Gauzak hobeto egin daitezke. Hala ere, herritarrak bere iritzia ematera animatzen ditugu. Ezin galdu Larrabasterra hobetzeko aukera hau.