AKTUALITATEA

| 2021-12-23

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak COVID-19 gaixotasunaren azken gorakadaren inguruko EH Bilduren posizioa azaldu du. Egoera “larria” dela nabarmendu du eta “arduraz” jokatzeko eskaera luzatu du, batez ere, administrazio publikoari. Azaldu duenez, hartzen ari diren neurriak ez dira eraginkorrak eta bizi dugun kutsatzeen gorakada ekiditeko prebentzio neurrietan eta komunitate zientifikoaren aholkuetan ezarri behar da lehentasuna.

Hala, EH Bildutik, 5 neurri proposatu ditu osasun larrialdiari aurre egiteko:

1. Txertoa osasun etxeetatik atera behar da, bai gripearena eta bai COVID-19arena.
2. Aztarnari ekipoak indartu, areagotu eta denboran mantendu behar dira.
3. Aztarnarien lanerako protokolo eta prozedurak aldatu behar dira.
4. Espazio itxietan, behingoz arau bidez eta administrazioaren laguntzarekin, airearen kalitatea mantentzeko filtroak jarri (ez bakarrik neurgailuak, airea garbitzeko filtroak ere).
5.- Herritarren esku autodiagnostikorako eta autorregulaziorako tresnak jarri: test-ak unibertsalizatu, doakoak edo prezio sinbolikoarekin. Farmaziez gain, espazio desberdinetara zabaldu… Espazio itxien erabilera seguruagoa izateko.

Horretaz gain, Jaurlaritzak, kontziliazio neurriak ezarri, zaintza lanetarako bideak ireki eta politikak erdiestea premiazkoa dela ere ohartarazi du.