'Arabako Mahastiak' jatorrizko izendapenaren eskaera Bruselara iritsi dela baieztatu dio Espainiako Nekazaritza eta Arrantza ministroak Idurre Bideguren senatariari.
PSOEk aurkeztutako legez besteko proposamen baten harira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189 hitzarmena lehenbailehen berresteko eskatu dio Bel Pozueta diputatuak Espainiako Gobernuari: «Utzi dominak jartzeari eta zentratu etxeko langileen bizitza duintzean; zain daude. Iragarpen eta promesa hutsalen artean, emakume langileek prekarizatuta eta babesik gabe jarraitzen dutelako»
Senatuak aho batez onartu du arrantza sektoreko emakume langileek Gizarte Segurantzan jasaten duten diskriminazioari amaiera emateko EH Bilduren egitasmoa. «Urte askotako borrokaren ondoren, sektorea itxaropentsu dago gaur», txalotu du Idurre Bideguren senatariak
Jon Iñarritu diputatuaren hitzetan, «Sekretu Ofizialen Batzordeak ez du ezer argituko»; horregatik, irmotasun handiagoa eskatu dio Espainiako Presidentetza ministroari espioitza masiboaren auzia konpontzeko: «Ez dugu nahi Gobernua hankaz gora jartzea eta ultraeskuina gobernura iristea. Hori dela eta, espioitzaren aurrean neurri sendoak hartzeko eta erantzukizunak argitzeko garaia da, inori berriz gerta ez dakion. Bateraezina da Estatua demokraziatzat jotzea eta, aldi berean, oposizioa zelatatzea»