AKTUALITATEA

| 2021-04-06


II. Kongresurako aurkeztutako ponentzia politikoa eta antolaketa ponentzia lantzen aritu dira azken asteetan EH Bilduko afiliatuak. Zuzenketak aurkezteko epea amaituta, bilkideek 240 zuzenketa aurkeztu dizkiete bi txostenei; horietako bat bera ere ez da izan osoko emendakina.

Bilkideek orain erabaki behar dute zuzenketa horietatik zeintzuei emango dieten babesa. Horretarako, zuzenketa bakoitzak botoen %30en babesa lortu behar du. Bozketa apirilaren 8tik 10era izango da. Botoen %30 lortzen duten zuzenketak afiliazioak bozkatuko ditu ondoren, behin betiko onarpena emateko. Zuzenketak behin betiko onartzeko bozketa apirilaren 22tik 24ra izango da, eta telematikoki egingo da.

Bilkideek aurkeztutako zuzenketak bozkatu ondoren, EH Bilduren zuzendaritza hautatuko dute. Apirilaren 26tik 29ra bitartean aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak, eta maiatzaren 6tik 8ra bitartean bozkatuko dira, modu telematikoan.

5.000 pertsonak parte hartu dute kongresu-prozesuan

Bestalde, 5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute azken hilabeteetan EH Bildu kongresuaren inguruan egiten ari den ekitaldietan: Batzar nazionalak edo tokikoak, foro sektorialak...

Azken aste hauetan, EH Bilduk afiliazio kanpaina bat egin du, izan ere, bilkideek, afiliatuek, bakarrik parte hartu ahal izango dute kongresu prozesu osoan. Azken afiliazio kanpaina honetan, 4.000 lagunek bilkide egitea erabaki dute, hau da, EH Bilduko militanteak.