EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria Del Rio Pereda roposatu du Bilboko Udaleko alkategai izateko, hirian EH Bildu gobernu alternatiba gisa sendotuz. Erabaki honekin eta 2023ko hauteskundeetan lortutako emaitza historikoen ondoren, EH Bilduk Maria del Rioren aldeko apustua berresten du, hirian eraldaketa-ziklo berri bat gidatzeko, bilbotarrak erdigunean jarriko dituena eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko diena.
EH Bilduk proiektu ezkertiar eta subiranista bat defendatzen du Bilborentzat, hirian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien beharrei erantzungo dien hiri eredu berri bat lortzeko anbiziozko proiektu bat gorpuztuz. Maria del Rio Peredak lau urteotan proiektu honen alde lan egin du, geroz eta gehiengo sozial zabalago baten babesa duena.
Urte hauetan Bilbok merezi duen ahalegin eta konpromisoarekin egindako lanean sakontzeko asmoz, EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatzen du proiektu honen buru izateko eta hirian gobernu alternatiba sendotzeko.