AKTUALITATEA

| 2025-09-12

Diagnostiko partekatua da euskararen biziberritze prozesuak indarberritze aro bat behar duela. Oldarraldi judizial, mediatiko eta politikoak etenik ez du, eta horrek eskatzen du aterpe juridiko berri bat izatea. Hortaz, politika publiko ausartak egin behar dira, horiek trakzionatzeko egitura berriak sortu behar dira eta aterpe juridiko berria eraiki beharra dago.

Azken honekin lotuta, irailaren 25ean eztabaidatuko dira Legebiltzarrean EH Bilduren eta EAJren ekimen legegileak. Euskal gizarteari seinale egokiak emateko aukera bikaina dugu, bi ekimen legegileen tramitazioa aurrera ateratzeko eta eztabaida elkarrekin hasteko. Elkarrekin eta kooperazioan bakarrik egin diezaiokegu aurre erronka garrantzitsu honi, laster ikusi beharko genituzke lehen emaitza positiboak. Aste honetan bertan, Imanol Pradalesekin egindako bileran, hizkuntz politikan akordioak ezinbestekoak direla esan dion Pello Otxandianok lehendakariari. Beraz, bai ala bai egin beharko dugu akordioa, euskara biziberritzea nahi badugu. Horrenbestez, Legebiltzarrean dauden gehiengo nabarmenak indarrean jartzeko unea da.