AKTUALITATEA

| 2021-03-24

EAJk eta PSEk udaletan aurkeztutako mozioen aurrean:

• Deigarria egiten zaigu, testuinguru politiko eta sozial honetan, EAJ eta PSE gai honekin aurrera eramaten ari diren bultzada politikoa, baita halakoa ez den errealitateari buruzko pertzepzioa sortuz ere. Uste dugu, gainera, udaletxe guztietan eztabaidara bidali izanak bilatzen duten helburu politikoari erantzuten diola: konfrontazio politikorako eta aurkariaren higadura politikorako elementua izatea. Bestela, ez da ulertzen. Gure ustez, hedapen hori ez da kasualitatea, eta bai, ordea, kausala.

• Kezkagarria iruditzen zaigu PPk eta Voxek EAJ eta PSEri agenda politikoa markatzea hain gai serio eta delikatuan, hain zuzen ere, gatazka politikoaren ondorioen konponbide integralean.

• Gehiegizko dimentsioa eman nahi zaio zenbaitetan auzotar bati harrera egin izanari, urte luzez eta milaka kilometrotara ezarritako kondena osorik bete duelako. Giza ekintzak direla uste dugu, maitasun adierazpenak, eta inola ere ez biktima bakar bat ere ez zuzenean edo zeharka biktimizatzea edo berriz biktimizatzea helburu duen zerbait.

• Kezkagarria iruditzen zaigu gertakari horiek inolako lotsarik gabe erabiltzea "errelatoaren borroka" deitzen dioten elementu gisa. EH Bilduk beti defendatuko ditu eskubide guztiak pertsona guztientzat, eta ez du inolaz ere bizikidetza demokratikoa eraikitzearen aurka egingo. Era horretara, ez dugu "garaile eta garaituen" eskemarik elikatuko, ezta parte hartuko ere. Gure herriarekiko erantzukizun politikoagatik eta bizikidetza benetan inklusibo eta demokratikoagatik.

• EAJk eta PSEk lortuko duten gauza bakarra euskal herritarrak Auzitegi Nazionalera eramatea da, eta herri honetan ondo dakigu horrek zer esan nahi duen horrek.

• Horregatik, mozio horien aurka bozkatuko dugu, bultzada politiko argi bat dutelako.