AKTUALITATEA

| 2021-09-11

EH Bilduren ordezkaritza bat (Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramailea, Garikoitz Mujika zuzendari nagusia eta Igor Zulaika Nazioarteko zuzendariaren albokoa) Diadako ekitaldietan parte hartzen ari dira. Gaur goizean, Casanovari eskainitako lore eskaintzan izan dira, eta egunean zehar Omniumek eta ANCk deitutako mobilizazioetan parte hartuko dute.

Bakartxo Ruizek adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean, lore eskaintzan parte hartu ostean:

“Urtero bezala EH Bilduko ordezkaritza bat Diadara etorri gara, Kataluniako herriari elkartasuna eta babesa adieraztera eta independentziaren aldeko aldarrian bat egitera. Elkarlanerako gure konpromisoa berretsi nahi dugu, urtero egiten dugun bezala, Kataluniako Errepublika eta Euskal Errepublika eraikitzen jarraitzeko. Bada garaia, eta testuinguru honetan orduan eta gehiago, Espainiako Estatuari irtenbidebide demokratikoa eman diezaiola Kataluniako gatazka politikoari eta, ondorioz, Espainiako Estatuan estaturik gabeko nazioei irtenbide demokratiko eta estrukturala emateko”.