AKTUALITATEA

| 2022-03-19

EH Bilduk hamarnaka lagun batu ditu Atarrabian, Nafarroako Toki Administrazioaren Auzitegiak Euskal Herriko armarria kentzeko agindu izana salatzeko. Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak esan duenez, euskararen, euskal kulturaren eta oro har euskal kutsu daukan edozeren kontra ari dira sektore politiko eta judizial batzuk.

Bakartxo Ruizen adierazpenak:

Navarra Sumaren bultzadaz eta Nafarroako Toki Administrazioaren Auzitegiaren erabakiarekin horren adibide bat besterik ez da euskararen kontra, euskal kulturaren kontra eta oro har euskal kutsua daukan edozeren kontra sektore politiko eta judizial jakin batzuk. Horren aurrean Atarrabiatik esan nahi diegu bai Atarrabian bai Nafarroa osoan sinbolo horien nortasuna gure sentitzen dugun milaka garela nafarrak eta atarrabiatarrak.

Momentu honetan bi eztabaida garrantzitsu ditugu mahai gainean bata bizikidetza planarena da bizikidetza plan horri begira galdetu egiten dugu ea nolako bizikidetza eraiki daitekeen ukazioaren bidez, inposizioaren bidez sinboloak ukatuz eta zapalduz. Nolako bizikidetza eraiki daitekeen sinboloen kudeaketa demokratikorik egin gabe eta hori da hain zuzen Nafarroako bizikidetza planerako egin dugun proposamenetako bat.

Bigarren eztabaida garrantzitsu bat ere badago eta bada orain dela 40 urte onartu zen LORAFNA. Hobekuntzaren inguruan eztabaida sozial eta politikoa dago mahai gainean, orain dela 40 urte eliteek hartu zuten erabakia nafar jendarteari inposatu ziotena inolako erreferendumik egiteko aukerarik eman gabe eta, azken batean, Nafarroa gainontzeko euskal lurraldeetatik aldentzeko hartu zen erabaki hori.

Horren aurrean, eta 40 urte beranduago, bada momentua bide demokratikoak irekitzeko eta nafarrook subjektu politiko moduan erabaki dezagun, Estatuarekin zein gainontzeko Euskal lurraldeekin dugun harremana erabakitzeko. Testuinguru honetan, lanean jarraituko dugu EH Bildutik euskararen alde, euskal kulturaren alde lanean jarraituko. Lanean jarraituko dugu Nafarroa demokratikoa eraikitzeko eta baita pertsona aske eta berdinen errepublika sortzeko, eraikitzeko.

Horretarako, apirilaren 17an Aberri Eguna ospatuko dugu Iruñean. Inkisidoreen lana egiten ari direnen aurrean. Ana Beltranek aurreko egunean esaten zuen Nafarroa ez dela inongo Euskal Nazioaren parte. Horiei guztiei argi eta ozen esango diegu milaka euskal herritar bilduko garela Iruñean, apirilaren 17an. Manifestazio erraldoi batean bilduko gara, goizeko 12.00etan Golemetatik aterako den manifestazio horretan, esateko hemen gaudela, lanean jarraituko dugula Euskal errepublika sortu arte. Beraz, dei egiten diegu erantzun irmoa emateko Nafar jendarteari.