Audientzia Nazionalean Iruñeko EH Bilduko zinegotzi Endika Alonso eta Arbizuko alkate Francisco Javier Razquinen aurka azken Hatortxu Rock-en parte hartzeagatik aurkeztutako salaketen aurrean, EH Bildutik zera berretsi nahi dugu:
- Presoen eskubideen defentsa eta aldarrikapena konstante bat da EH Bilduren jardunean eta horrela izaten jarraituko du. Ez dugu onartzen presoen eskubideen alde lan egiten duten kolektibo eta norbanakoak jazartzen eta kriminalizatzen saiatzea.
- Presoen eskubideen defentsa eta aldarrikapen honek Euskal Herriko gizartearen babes zabala du, helburu honekin egiten diren mobilizazio ezberdinetan ikusi ahal izan den bezala.
- EH Bildutik norabide horretan lanean jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, euskal gizartearen gehiengoak hala eskatzen duelako eta euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen politika eta neurriak behingoz amaitu behar direlako.