EH Bilduk Donostiako Boulevardean egindako ekitaldi batekin itxi du hauteskunde kanpaina. Arnaldo Otegik, Maddalen Iriartek eta Juan Karlos Izagirrek hartu dute hitza.
Arnaldo Otegi: “EH Bildu da aukera bakarra eskuinei irabazteko”
Botoa metatu behar da eraginkorra izateko. Aukera bakarra dago, eskuinen politikak aldatzeko. Eta aukera hori EH Bildu da. EH Bildu da aukera bakarra eskuinei irabazteko.
Euskal Herriko esparru subiranista eta aurrerakoiaren botoak batu egin behar dira. Kontua ez da sigla bati botoa ematea. Gaur egungoen ordezko politika publikoekin gobernatzeko benetako aukerak dituen boto-paper bakarra bozkatzea da kontua.
Historian azkartze prozesuak ematen dira. Prozesu sozialak geldo joaten dira eta, bat-batean, urrats kualitatiboak eta kuantitatiboak ematen dituzte. Maiatzaren 28an aukera dago gure aberri askatasunean eta gure jendarte alternatiboaren aldeko urratsa emateko.
Maddalen Iriarte: “Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan nahi dut herrialde hau hobea izan dadin”
Gipuzkoak ibilbide luze baten, ehun metroko lasterketa askoren lehena izan behar du. Gipuzkoa izango delako datorren Euskal Herriaren abangoardia. Aldaketa eta transformazioen lidergoa hartzen duen lurraldea. Eta orainari ekingo diona, etorkizuna aukera bat izan dadin. Aukera dugu. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan nahi dut herrialde hau hobea izan dadin. Irabazi nahi dugu begirada altxatzen duen Gipuzkoa, bere burua gobernatzen duena eta bere jendea zaintzen duena. Taupada abertzalea, taupada ezkertiarra, taupada feminista. Maitasunez betetako taupada. Maite dugun Gipuzkoa.
Juan Karlos Izagirre: “Donostia egoera honetara ekarri dutenak ezin dira izan konponbidean jarriko dutenak”
Donostiako auzo guztiak bisitatu ditugu. Hiriak dituen arazo guztiak aztertu ditugu. Gure anbizioa orain arazo horiek erronka bihurtzea da. Baina, batez ere, egiaztatu dugu erronkei aurre egiteko modu desberdinak daudela.
Adibide bat jartzearren. Etxebizitzaren garestitzearen arazoari irtenbidea emateko, indarrean dagoen legeria aplika dezakegu, etxebizitza hutsak alokairuaren merkatura bideratzeko aukera ematen digulako. Zentzuzkoa dirudi, ezta?. Gogoratu behar dugu hiri honetako alkateak ez dituela aplikatu nahi izan eta, gainera, lege horien aurka bozkatu duela bere alderdiak. Hori al da donostiarren etxebizitza-eskubidea zaintzea?
Honek argi uzten du, egiteko modu ezberdinak daudela, agerikoa da hiriari begiratzeko ikuskera ezberdinak daudelako. Adibidez, etxe berriak egitean ez da gauza bera babestutako etxeak minimora mugatzea edo babestutakoen benetako apustua egitea, EH Bilduk egiten duen eta egingo duen moduan. Orain antzeko mezuak helarazi arren, egindakoa baloratu behar da, edo kasu batzuetan ez egindakoa, onartu ez diren ardurak. Eta ondorioa argia da, Donostia egoera honetara ekarri dutenak ezin dira izan konponbidean jarriko dutenak.
Nik egiteko beste modu batean sinisten dut. Guk erakutsi genuen egiteko beste modu bat, eta erakusten jarraitzen dugu gobernatzen dugun lekuetan. Guk esaten duguna egiten dugu, eta egiten duguna esaten dugu. Zintzotasunez eta gertutasunetik. Gure konpromisoa argia da, arduraz gobernatzea.
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.