AKTUALITATEA

Naziogintza | 2024-09-24

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatu dute gaur goizean Herri Irratian. Eusko Jaurlaritza berriaren norabideaz galdetuta, Otegi kritiko agertu da azken urteetako aliantza ereduarekin. «EAJ eta PSE ez daude ados trenak nondik jo behar duen esatean ere. Asmorik gabeko gobernua da. Lan-salbaziorako helburuz, urte asko daramate aliantza bat egiten», amaitu du.

Estatus politikoari buruzko eztabaida izango da ikasturte politiko berriaren erronkarik handiena, eta EH Bilduko koordinatzailea baikor agertu da. «Oraintxe bertan gehiengo subiranista izugarria dago Legebiltzarrean. Autogobernua 40 urtez higatu ondoren, Estatuarekiko harreman-eredua aldatzea tokatzen da. Herrialdean badira zume sozial, sindikal eta intelektualak akordio handi bat egiteko», gaineratu zuen Otegik. Hala ere, Eneko Anduezak egin berri dituen adierazpenekin sinesgaitz agertu da. «Batek Illa entzun eta Andueza entzuten du, eta ez daki oso ondo alderdi berekoak diren. Batek Anduezari Berrian egindako elkarrizketa irakurtzen du eta ez daki Ciudadanoseko edo PSEko bozeramailea den», kritikatu du.

Azkenik, Estatuaren aktulitate politikoari dagokionez, Otegik adierazi du «Estatuan interes alderdikoia interes orokorrei inposatzen zaiela. Euskal alderdiek ez dugu horrela jokatu. Gobernu honek nazio aniztasunaren eztabaidari ekin behar dio, eta ulertu behar du lurralde-eredua eskuinarekin partekatzea irtenbiderik gabeko kalezuloa dela».