AKTUALITATEA

| 2021-09-03

Kartzela saihesteko Verter Recycling enpresako arduradunek ministerio fiskalarekin eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen familiekin egin duten akordioak “ezin du balio Jaurlaritzak Zaldibarreko hondamendian duen erantzukizuna ezkutatzeko”, ohartarazi du Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak.

Oterok adierazi duenez, “orain enpresak aitortzen dituen delituak posible izan ziren zabortegian Administrazioaren kontrolek nabarmen huts egin zutelako, eta horrek ardura politikoak ere garbitzea eskatzen du ezinbestean. Abian dauden bi prozesu judizialak, beraz, ezin dira itxi Urkulluren Gobernuak Zaldibarren dituen ardurak argitu eta garbitu gabe, Justizia kontua da”.