AKTUALITATEA

Ekonomia | 2026-06-18

EH Bilduk bildutako informazioaren arabera, Lasarteko eta Bilboko bi anbulatoriotan hotz-katea apurtuta zuten txertoak eman dira. Akats hori, Txertoen Ikerketa eta Trazabilitate Batzordearen arabera, “potentzia-galera azkartzea edo txertoaren erabateko inaktibazioa eragiten du, eta prozesu hori atzeraezina da”.

EH Bilduk ekimen bat erregistratu du Legebiltzarrean, Osasun sailburuak azalpenak eman ditzan.