Foruen abolizioaren 150. urtemuga eta Bergarako alkateen mugimenduaren 50. urtemuga oroitzeko ekitaldia egingo da hurrengo uztailaren 19an, Bergaran. Gaur, agerraldia egin dute EH Bilduko eta EAJko hainbat alkatek, euskal herritarrei ekitaldi horretan parte hartzeko deia egiteko. Gernikako Batzar Etxean egindako agerraldian hitza hartu dute Izaro Elorza Oñatiko alkateak eta Leire Artola Besaingo alkateak. Haiekin batera izan dira agerraldian Agurain, Amurrio, Andoain, Asparrena, Azkoitia, Bermeo, Berriozar, Derio, Etxarri-Aranatz, Legutio, Plentzia, Santurtzi eta Zamudioko alkateak.
Testua:
Gaur hemen bildu garen Hego Euskal Herriko hamalau udalerritako alkateok garrantzi historiko eta bereziko bi efemeride oroitu eta uztailaren 19an Bergaran egingo den ekitaldira deitu nahi dugu.
Aurtengo urtea garrantzi historiko eta politiko berezikoa da Euskal Herriarentzat. Izan ere, 2026an bi efemeride nagusi betetzen dira: batetik, 1876ko uztailaren 21eko Foruen abolizioaren 150. urteurrena; eta, bestetik, 1976an Bergaran bildu zen Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena.
La ley de 21 de julio de 1876 supuso la abolición del régimen foral de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, en el contexto del final de la Segunda Guerra Carlista. En el caso de Nafarroa Garaia, la transformación del régimen foral y la profunda merma de la soberanía institucional se produjo anteriormente, mediante de la Ley Paccionada de 1841, tras la Primera Guerra Carlista. Con anterioridad, entre 1789 y 1790, de la mano de la Revolución Francesa, tuvo lugar la abolición de los derechos históricos de los territorios vascos de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa.
Hiru prozesu horiek, bakoitza bere une historikoan eta bere berezitasunekin, Euskal Herriko lurraldeek mendeetan garatutako instituzio, eskubide historiko eta burujabetza politikoaren galera eta murrizketa ekarri zuten. Erabaki haiek herri borondatearen gainetik ezarri ziren, eta ondorio sakonak izan zituzten Euskal Herriaren egituraketa instituzionalean, lurralde-artikulazioan eta autogobernuan.
1876ko abolizio hartatik mende bat geroago, 1976ko uztailaren 21ean, frankismoaren amaieraren testuinguruan eta trantsizio politikoaren atarian, Euskal Herriko hainbat udal ordezkari Bergaran bildu ziren.
Alkateen Mugimendu hark Foruen abolizioaren mendeurrena baliatu zuen Euska Herriaren nortasun nazionala, eskubide historikoak, udal tradizio demokratikoa eta autogobernurako nahia aldarrikatzeko.
El espíritu recogido en aquella declaración de 1976 mantiene hoy plena vigencia. Los municipios han desempeñado un papel político e institucional fundamental en la historia de Euskal Herria y, aún hoy, las instituciones municipales continúan siendo la expresión más cercana de la voluntad democrática de la ciudadanía.
Adierazpen hark gaurkotasun osoa du, halaber, Euskal Herriak ukatuta jarraitzen duelako, zatituta eta burujabetza nazionalik gabe. Izan ere, Euskal Herriak ez ditu oraindik berreskuratu ez bere lurraldetasuna, ez bere burujabetza osoa; eta, ondorioz, bere etorkizun politikoa modu libre, demokratiko eta burujabean erabakitzeko gaitasun mugatua du oraindik ere.
Los alcaldes y concejales que estuvieron en Bergara reconocieron que no les resultó fácil cumplir con la responsabilidad asumida, al haber entendido y hecho público la voluntad y la decisión del pueblo; sin embargo, consideraron que había llegado el momento de afirmar y manifestar con claridad que los derechos políticos del pueblo irrenunciables e inalienables. La verdadera esencia de la cuestión no residía tanto en la antigua foralidad, sino en la actualización de esos derechos históricos, proyectados hacia el presente y el futuro, desde una perspectiva nacional vasca, los ámbitos de soberanía que esos mismos fueros representaban.
Aurrez aurre ditugun erronkek –eraldaketa ekonomikoa, energia trantsizioa, ongizate-estatuaren etorkizuna, migrazio fenomenoak, hizkuntzaren biziberritzea, segurtasun geopolitikoa edo Europako integrazioa sakontzea– botere politiko eraginkorra eskatzen dute.
Herriek erantzukizunak hartu behar dituzte. Eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna behar da. Horregatik, burujabetzaren alde egiten dugunean, ez dugu soilik erakunde gehiago edo eskumen gehiago eskatzen. Gure herriaren ongizatea, kohesio soziala eta etorkizuna erabakitzeko beharrezkoak diren tresna politikoak aldarrikatzen ditugu. Izan ere, gaurko erronkei ezin zaielako atzoko tresnekin erantzun.
Este momento es un momento clave en la que debemos acertar en las decisiones que tenemos tomemos como pueblo. Es momento de la corresponsabilidad política y social. Es el momento de impulsar nuestro pueblo y a su gente, asentando el desarrollo económico sobre los principios de justicia social y soberanía política.
Erronka horiei guztiei ezin zaie behar bezala erantzun eskumen mugatuekin, menpekotasun politikoarekin eta erabakigune nagusiak Euskal Herritik kanpo daudenean. Gaurko auziek gaurko tresnak eskatzen dituzte, eta Euskal Herriak autogobernu eta burujabetza handiagoa behar ditu bere etorkizuna bere herritarren borondate demokratikoaren arabera antolatzeko.
Horregatik, oroimen historikoaren aitortzak gaur egungo autogobernuaren inguruko eztabaida politiko eta instituzionala elikatu behar du.
Gernikan bildu garen hamalau udalerritako alkateok bat egiten dugu Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren eta Foruen abolizioaren 150. urteurrenaren oroitzapenarekin, eta bi efemeride horien garrantzi historiko, politiko eta instituzionala aitortzen du.
Reconocemos que la abolición de los derechos históricos de los territorios vascos de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa se produjo entre 1789 y 1790 con la Revolución Francesa; asimismo, reconoce que los procesos de reducción y abolición del régimen foral impuestos en Nafarroa Garaia en 1841, y en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en 1876, supusieron la pérdida de los derechos históricos originarios y de la soberanía institucional de los territorios vascos. Del mismo modo, proclama que estos derechos no han prescrito ni pueden ser anulados por decisiones externas que sustituyan la voluntad democrática del pueblo.
Eta berresten dugu Euskal Herriaren nazio izaera, bere lurraldeen arteko lotura historiko, kultural, linguistiko eta politikoa, eta herritarrek beren etorkizun politikoa modu libre eta demokratikoan erabakitzeko duten eskubidea.
Beharrezkoa dela foru integrazioaren eta burujabetza osoaren bidean urrats berriak egitea, eta, horretarako, Euskal Herriko lurraldeen eskubide historikoak eta autogobernua eguneratzea, gaur egungo behar demokratiko, sozial eta instituzionaletara egokituz.
Reconocemos el papel decisivo que los municipios han desempeñado en la historia de Euskal Herria, especialmente en la tradición foral, la democracia municipal y la representación popular; y se compromete a seguir fortaleciendo en el futuro el papel de las instituciones democráticas y, especialmente de las instituciones municipales, en la construcción democrática de Euskal Herria.
Ordezkatzen ditugun udalek bat egiten dute 2026ko uztailaren 19an Bergaran antolatuko den ekitaldi politiko instituzionalaren helburuekin, Alkateen Mugimendua gogoratzeko, 1976ko udal ordezkarien ekarpena aitortzeko eta Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko konpromisoa berritzeko.
Halaber, dei egiten diegu Euskal Herriko gainerako udalei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiei, Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroako Parlamentuari, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Euskal Hirigune Elkargoari, zein Euskal Herriko gizarte eragile nagusiei, ekitaldi horretara batu daitezen.