AKTUALITATEA

| 2021-08-14

Abuztuaren 13an Mexiko Hiriko Antropologia eta Historia Museoan (Mexiko) Venezuelaren inguruko negoziazio eta elkarrizketa prozesuaren inaugurazioa eman zen.

Bertan Oposizio zein Gobernuko Ordezkariek eta Nazioarteko hainbat Herrialdeko ordezkariak ere egon ziren.

EH Bilduk negoziazio eta elkarrizketa prozesuari ongi etorria eman nahi dio eta prozesuan parte hartzea erabaki duten alderdi guztiak zoriondu nahi ditu. EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkie Norbegia, Mexiko eta prozesu hau lortzeko lanean aritu diren estatu lagun guztiei.

EH Bilduk aukera izan duen guztietan  egin du negoziazio eta elkarrizketaren aldeko deia eta itxaropen handiz bizi du zabaldu berri den prozesua, beste behin ere bide horretan bere laguntza eta babesa eskeini nahi ditu EH Bilduk.