AKTUALITATEA

| 2020-06-12

Jasone Agirreren adierazpenak:

Gure erakundeen kudeaketa zintzoan sinesten dugunok zorioneko gaude gaur egun. Alonsotegiko bi alkate ohi epaituko ditu Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, biak EAJkoak, ustelkeriarekin lotutako delitu larriak egotzita: dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta influentzia-trafikoa. Ez da lehena, Alonsotegiko beste alkate ohi bat ere inputatu dute antzeko gertakariengatik. Horrek erakusten du hau ez zela jokabide isolatu bat izan. Eta are larriagoa dena, euren aurkako akusazio larriak zeudela jakinda ere, erakundeentzat lan egiten jarraitu dute. Erakunde publikoetan edo albokoetan mailak igotzen jarraitu dute. EH Bildutik ez dugu inolaz ere ulertzen egiteko modu hori.

Albiste ona da EH Bildurentzat, ustelkeriarekiko tolerantzian sinesten dugunontzat. EH Bilduk salatu, ikertu eta bilatu zituen frogak. Eta kereila aurkeztu zuen. Froga horiek frogatzen zuten baietz, ustelkeria-ebidentziak daudela eta epaitu egin behar direla. Albiste ona da kargu publiko ohiak epaitzea, ebidentzia guztiek adierazten baitute ustez beren posizioaz baliatu zirela poltsikoak betetzeko; bereak eta bazkideenak.

Zoritxarrez, hauek ez dira praktika isolatu batzuk: duela hilabete batzuk 'De Miguel auzia' dela-eta EAJko buruzagien kondena ezagutzen genuen eta antzeko dozenaka salaketa daude. Horrek pentsarazten digu agian hauek ez direla pratika isolatu batzuk. Hori baino askoz gehiago da. De Miguel, Alonsotegi, Karratzako purine delakoen jasua, Montai eta antzeko beste kasu batzuk, politika herri honetako kargu instituzionalen parde batek ulertzen duenaren adibidetzat har daitezke?

Zintzotasuna, hurbiltasuna, lana, lankidetza, enpatia... Horiek dira EH Bilduren eta EH Bilduko kargu publikoek defendatzen dituzten baloreak. Eta hala erakusten du ezker subiranistak ehunka eta ehunka kargu publikoek gure herriko txoko guztietan egiten duten lanak. Herritarren ongizatean pentsatzen beti. Inoiz ez interes pertsonalaren bila. Milaka izan dira ezker subiranistak herrialde honetan izan dituen kargu publikoak. Inork ez du inoiz horrela amaitu.