EH Bilduk irmoki gaitzesten du Donald Trump Latinoamerikara begira egiten ari den politika, bereziki Kolonbiara eta Venezuelara
Narkotrafikoaren aurkako borrokaren aterkipean eta nazioarteko zuzenbidea urratuz, AEBko presidentea bi herrialdeak ezegonkortzeko hainbat ekintza burutzen ari da, eta horrek kezka handia sortzen dio nazioarteari.
Era berean, CIAk Venezuelan izandako esku-hartzeari buruz, exekuzioei buruz edota Gustavo Petro Kolonbiako Errepublikako presidentea Clinton Zerrendan sartzeari buruz iristen diren informazioek Trumpen politikak Latinoamerikaren gainean duen mehatxuaren tamaina erakusten dute.
EH Bildutik gure elkartasuna adierazten diegu Venezuelako herriari eta Kolonbiako herriari. Zentzu honetan, herrien subiranotasunaren defentsa, injerentzia eza, nazioarteko zuzenbidearen errespetua eta giza eskubideen defentsa printzipioetan berresten gara.