AKTUALITATEA

| 2021-06-04

Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat ordezkarirekin batera, segurtasunaren inguruan hainbat eredu daudela erakusketa eta bere planteamendua mahai gainean jartzeko, jardunaldiak egin ditu EH Bilduk.

Ondorioak:

1.- Segurtasuna berebiziko lehentasuna du gure herritarrentzat. Hori horrela izanik, gure gizarteak ez du inolaz ere onartzen zerbitzu hori garatzean askatasunak murriztea edo giza eskubideak bortxatzea. Ezin da segurtasuna bermatzea oinarrizko eskubideak urratzearen truke.

2.- Segurtasuna = Polizia, erizpide kriterio sinplistaz baino, segurtasuna ikuspegi zabal bat du gurean, euskal poliziak (Ertzaintza, Foruzaingoa, eta Udaltzaingoa) integratzeaz gain, emergentzietako agentziak (babes zibila, suhiltzaileak, emergentziak, boluntariadoa…) ere kontutan hartzen duena. Horrekin batera, badaude beste zerbitzu/ departamentu publiko batzuk (zerbitzu sozialak, hezkuntza, osasungintza, berdintasun politikak, enplegu eta lana…) ikuspegi prebentibo batetik, segurtasunaren alde ere egiten dutenak.

3.- Gatazkaren politikoaren osteko egoera batean, eraldatu behar dira oraindik polizian dauden iraganeko eskemak, oraindik oso txertatuak daudenak, bizikidetzan ere lagungarria izan dadin.

4.- Segurtasunaren zerbitzu publiko ondo dimentsionatua eta bikoiztasunik gabea izan behar du. Horretarako beharrezkoa da Estatuko Segurtasun indarrak erretiratzea. Bide horretan urratsak ematea baino, hedatze eta ez dagozkion eskumenak inbaditzeko prozesu batean dago. Honi aurre egin behar zaio determinazio osoz, epe ertain batean bete dadin erretiratze prozesu batean, Guardia Zibila eta Espainiar Polizia eskumenez hustutzeko.

5.- Gaur egun polizia ezberdinek eskeintzen duten zerbitzu eta funtzioek mapa kaotiko bat osatzen dute. Errealitateak esaten digu Euskal Polizia ezberdinek funtzio asimetrikoak dituztela, lurraldea, behar edo zirkunstantzien arabera. Baina, eraginkortasunak funtzio eta zerbitzu guzti horien plan koordinatu bat exigitzen du, gorputz bakoitzaren eta tokian tokiko Zerbitzu karta bat ondo zehaztua izan dadin.

6.- Foru zaintza, polizia integrala bihurtzeko eta Nafar lurralde osora, eskumen guztien jabe, zabaltzeko prozesua burura eraman behar da, Estatuko Segurtasun indarrek mantentzen dituzten eskumenak urrituz. Gaur egun soilik herri nagusienetan dagoen Udaltzaingoa ere garatu behar da, Estatuko indarrek orain okupatzen dituzten espazio horiek eskuratzeko.

7.- Udaltzaingoa berezko gertutasun zerbitzua betetzen du definizioz, bokazioz eta praktikaz. Polizia autonomikoak jarraitzen du Udaltzaingoa jerarkia edo menpekotasun ikuspegi batetik tratatzen, bere agindupeko “polizia auxiliarra” balitz moduan tratatuz. Funtzio distribuzio berri horretan, ulertu behar da eskumen eta egiteko propioa burutu behar duela, hau da, gertutasuna bermatu, komunitateari zerbitzua eman egunerokotasunean, bere arazoak konponduz, herrikideentzat eta herrikideekin lan eginez.

8.- Ertzaintzak (eta Foruzaingoa) funtzio espezifikoak, teknikoki konplexuak direnak edo espezializazio berezia izan behar dutenak bete behar dituzte. Funtzioen banaketa egokia ezartzeak ekidingo du inolako menpekotasunik/disfuntziorik euskal polizien artean. Horretarako ratioak ere aldatu behar dira, udaltzaingoaren alde: gertutasuna praktikatzen duen poliziaren plantillak zabalduz eta behar den moduan formatuz.

9.- Ertzaintza bere herriaren isla izan nahi badu, beste edozein langile publiko bezala, Arkauteko Polizia eta Emergentzietako Akademia guztiz erreformatu behar da: hautaketa egiteko erabiltzen duten sistema, gaur egun pertsona batzuk atzera botatzeko filtro ideologikoak; polizia-izangaiei ematen dizkieten formakuntza… berraztertu behar da, oinarri oinarritik. Antzera gertatzen da udaltzainak hautatzeko eta formatzeko orduan: Arkautetik martxan jarri diren LEP bateratuak lurralde osorako ez du aintzat hartzen herri bakoitzaren berezitasuna, espezifizitatea, idiosinkrasia. Udalek LEPak egiteko aukera izan behar dute, udaltzainak herriarekin inplikatuta daudela ziurtatzeko.

10.- Hainbat udaletan Segurtasunaren paktuak, koordinazio konpromisoak, udal-poliziaren erreglamenduak, ordenantzak, eta bestelako tresna arautzaileak zinatzen ari dira. Guzti hauek beharrezkoak dira, baina, batez ere, praktikan bete behar dira eta errebisiorako eta kontrol mekanismoak ezarri behar dira. EHBilduk prestutasuna adierazten du horrelako tresnak ere bultzatzeko, hainbat udaletan egin dugun moduan, plantillarekin barne prozesuen ondorioz eta baita ere herritarren parte hartzea bultzatuz.

11.- Gardentasunerako eta kontrolerako mekanismo eraginkorrak ezarri behar dira erakundearen kanpoko begiraleez ere osatuta. Poliziak ardura hartu behar du gizartearen aurrean eta kontuak zor dizkio, polizien kontrolaren prozesuan lekua emanez eragile sozialei. Honek gizartearekiko konfiantza sortarazten du, segurtasun prozesuan ere inplikatuz eta herritarrak parte hartuz.

12.- Poliziek gatazkak konpontzeko tresna alternatiboak bere gain hartu behar ditu. Mediazioa/bitartekaritza sistemak martxan jarri behar dira, bai operatibo polizialak gertatzen direnean, komunikazioaren bitartez kudeatzeko. Baita ere ikuspegi zigortzaile soil bat ekidin eta beste teknika konpontzaile alternatiboak garatzeko.