AKTUALITATEA

| 2025-09-18

Pello Otxandianok “garai ilunen” mehatxuaren inguruan Lehendakariak egin duen ohartarazpenari erantzun dio zuzenean Politika Orokorrari buruzko eztabaidan. Otxandianok bat egin du diagnostiko horrekin, eta azaldu du EH Bildu prest dagoela, mugarik gabe, Euskal Herriaren eta euskal gizartearen defentsan lankidetzan aritzeko.

Mezu nagusia argia izan da: “Garai ilunak baldin badatoz, EH Bildu hor egongo da. Gure konpromisoa erabatekoa da, mugarik gabekoa eta konplizitateak eraikitzeko borondatearekin”.

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak planteatu du ikasturte politiko berriak inflexio-puntua izan behar duela, bai dinamika politikoan, bai lehentasun estrategikoetan. Unea baliatu behar dela euskal agenda partekatu bat, herri akordioekin, abiarazteko, gizarte ahaldundu, kritiko eta kontziente bat oinarritu hartuta.