AKTUALITATEA

| 2024-03-13

Etxebizitzaren arazoari amaiera emateko mahai gainean jartzen dituen proposamenak azaldu dizkie euskal herritarrei EH Bilduk, gaur arratsaldean, Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian. ‘Begirada’ saiakera politikoa aurkeztu ondoren, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizartearen lehentasunen inguruko proposamen zehatzak aurkeztuko ditu. Gaur proposamen horiek aletzen hasi da, etxebizitzaren proposamenarekin, eta datozen egunetan iritsiko dira herritarren arazo nagusiak konpontzeko planteatzen dituen konponbideen aurkezpenak.

Ekitaldiari hasiera emateko, Eraitz Saez de Egilaz Gipuzkoako hautagaiak hitz egin du, eta gazteek etxebizitza lortzeko dituzten zailtasunak izan ditu hizpide. Unai Fernández de Betoño EH Bilduko etxebizitza idazkariak azaldu du ezker subiranistak etxebizitzaren arazoari buruz egiten duen diagnostikoa, eta proposatzen dituen konponbideak aletu ditu. (*Atxikitako dokumentuan doakizu EH BIlduren konponbide proposamena).

Ekitaldia Pello Otxandianoren hitzartzearekin amaitu da, eta esan du aldaketaren agenda martxan dagoela eta posible eta erreala dela etxebizitzaren arazoa konpontzea, "horretarako konpromiso eta borondate politikoa baldin badago".

Pello Otxandiano:

Behar ditugu XXI mendeko gizartean arazo zehatzei konponbideak eman behar dizkiegu, eta horretarako politiko publikoak egin. Ziklo politiko batean gaude, eta aldaketarako agenda behar dugu. Konponbide eraginkorrak behar ditugu, ditugun arazo zehatzetarako. Konponbide horiek posibleak dira.

Necesitamos una política de utilidad que de soluciones a problemas como el de la vivienda. Si hay 69.000 personas inscritas en Etxebide solicitando una vivienda en alquiler y solo disponemos de 29.000 viviendas públicas no se está garantizando el derecho subjetivo a la vivienda. Si el precio de los alquileres ha subido un 20% en los últimos 5 años tenemos un problema y hay que darle soluciones. Si tenemos una de las tasas de emancipación más bajas del Estado hay que responder a esa realidad desde las políticas públicas.

Aldaketaren agendak lau osagai zituela esan genuen. Errezeta zaharren aurrean, XXI mendeko politikak behar ditugu. 2024. Urtean gaude eta gaurko gizartean ditugun arazoak ez dira duela 30 urtekoak bezalakoak. Ezin dugu orain arte bezala jarraitu, horiek ez dutelako konponbiderik ekarriko.

No podemos seguir haciendo lo mismo, porque esas no son las soluciones que requieren los problemas de hoy en día.

Ikuspegi murritzeko aliantzen aurrean, xede zehatza duten gobernuak behar ditugu. Herri xede bat bada etxebizitza eskubidea bermatzea, konprometitu gaitzen hori betetzera.

Etsipenaren aurrean, anbizio nazionala. Gaitasun komunitario eta instituzionala daukagu etxebizitzaren arazoari konponbidea emateko.

Frente a viejas recetas y políticas del siglo XX, necesitamos políticas públicas del siglo XXI que den soluciones a las problemáticas que tenemos. Frente a alianzas cortoplacitas y partidistas, gobiernos con propósito. Si coincidimos que la vivienda es un derecho subjetivo a garantizar, gobernemos con ese propósito.

Frente a la resignación, ambición nacional. Tenemos capacidad suficiente para soluciones problemas como el de vivienda.

Falta oferta de vivienda en alquiler y los precios están fuera de control y no son asequibles para una mayoría de jóvenes.

La agenda del cambio tiene que garantizar el derecho subjetivo de la vivienda y con voluntad política es posible garantizar el derecho a la vivienda. Es posible garantizar que la vivienda es un derecho y no un privilegio como está siendo en los últimos años después de la evolución que ha tenido el mercado de la vivienda y el del alquiler. Las soluciones pasan por aumentar la oferta del alquiler y reducir los precios. Para eso hay que hacer las políticas qu ese requieren, con toda la ambición y explorando los márgenes superiores de aquella ley del 2015 que se aprobó con el voto contrario del PNV.

Badauzkagu baliabideak, gaitasunak, baldintza sozial eta instituzionalak, eta borondate politikoarekin posible da etxebizitzaren arazoari irtenbidea bilatzea. Guk badaukagu borondate politiko hori.

BOST PROPOSAMEN ESKAINTZA HANDITZEKO

1.- Dagoena eraberritu.

Akaso etxe berriak ere eraiki beharko dira zenbait kasutan, baina zoru gehiago kontsumitzea, larrialdi klimatikoaren betean, azken aukera izan behar da. Egoera horretan, dagoena eraberritzea da indartu beharreko ildoa, bereziki area degradatuetan. Eta, hor, betiko diru-laguntzekin batera, behar gehien dutenei maileguak emateko aukera aztertu behar da, Katalunian egiten den bezala. Finantzen Euskal Institutuaren konpromisoa ezinbestekoa litzateke alor horretan.

2.- Etxe hutsak mugitu arazi.

Azken urteotan etxebizitza hutsen kopurua zerbait jaitsi da, ziurrenik etxebizitza-beharraren ondorioz, baina oraindik altua da, eta ezin da onartu egotea etxebizitzarik bizilagunik gabe. Horregatik, neurri pizgarriekin batera (adibidez, Bizigune bezalako programak, non etxe hutsa alokairu babestuan jar daitekeen, berme interesgarri batzuekin), neurri zigortzaileak ere aplikatu behar dira: IBIaren errekargoa edota etxe hutsen kanona. Kanona, hain zuzen ere, urtetan garatu gabe eduki du Jaurlaritzak, eta azkenean garatu duenean, aplikazioaren ardura osoa udalei pasa die, inolako laguntza tekniko eta ekonomikorik gabe. Hor ere lan asko egiteko dago. Jakinda helburua ez dela dirua errekaudatzea, baizik eta etxe hutsak alokairu-merkatura bideratzea, eta, ahal bada, alokairuko parke publikora.

3.- Etxeak merkeak lehentasunez erosi.

Parke publikoa handitzeko beste modu bat etxeak erostea litzateke, etxe merkeak. Eta babes publikoko etxeak, zeren eta prezio maximoa araututa dute, eta Administrazioak jada badu aitortuta haiek lehentasunez erosteko eskubidea, tanteo eta erretrakto gisa ezaguna, ia inoiz erabiltzen ez dena. Modu honetan, Administrazioak bere aurrekontuaren zati bat bideratu dezake urtero hainbat babes publikoko etxe erostera, ondoren alokairu babestuan eskaintzeko. 2020-24 legealdian tanteo eta erretraktoaren kasuistika zabaltzeko lege bat proposatu dugu, baina EAJk eta PSEk atzera bota zuten, argudiatuz oraindik badagoela jende askok babes publikoko etxe bat jabegoan erosi nahi dutenak.

4.- Hirigintzatik ere alokairua sustatu.

Hirigintza-planetan etxebizitzen tipologia zehazten da: unifamiliarrak, kolektiboak, eta abar. Libreak ala babes publikokoak ote diren ere zehazten da. Gure ustez, merkaturatzeko erregimena ere zehaztu beharko litzateke, babes publikoko etxeen kasuan: salerosketarako ala alokairurako. Jada hirigintza-plangintzatik babes publikoko etxeen kopuru minimo bat bideratu beharko litzatekeelako alokairura. Gure ustez, erdia izan zitekeen. Hala proposatu dugu beste lege batean, bukatu berri den legealdian EAJk eta PSEk atzera bota dutena.

5.- Elkarlan publiko-pribatu berri bat ezarri.

Sektore pribatuaren elkarlana ere baliatu behar dugu alokairuko etxe gehiago lortzeko, baita babestuak edo sozialak ere. Baina orain planteatuta dagoen eredua ez da egokia: oraintxe bertan Jaurlaritza, alokairu eskuragarria sustatzeko programan, dirulaguntzak ematen dizkie promotore pribatuei haien etxe pribatuak hainbat urtez alokairu erdi-babestuan jar dezaten (erdi-babestua babestuaren eta librearen arteko alokairu bat izanik). Hain zuzen, etxe bakoitzeko 18.000 euro ematen zaizkie, baldin eta 20 urte alokairu erdi-babestuan jartzen badute. Ematen du ideia ona, baina 20 urte horiek igarotzen dira, eta igarotzen direnean bertako familiak kalera daude. Hori dagoeneko gertatu da hainbat lekutan, esaterako, Errenterian. Gure ustez arazo hau saihesteko modu bakarra dago: elkarlan publiko-pribatu berri bat ezartzea, non etxebizitzen jabegoa Administrazio Publikoaren esku mantentzen den.

 

BOST PROPOSAMEN PREZIOA JAITSI ARAZTEKO

1.- Area tentsionatuak izendatu eta erreferentziazko prezio-indizeen sistema ezarri.

Merkatua ez da berez erregulatzen. Aukera hori jada probatu da, eta emaitza da alokairuaren prezioa maximo historikoan dagoela EAEn. Alokairu-prezioak mugatu behar dira. Eta guk, EH Bildutik, nahiago genuke hemendik egin. Horregatik proposatu genuen legealdi honetan lege bat horixe egiteko. EAJ eta PSEren erantzuna izan zen ezetz, itxaron behar omen zitzaiolako Madrilgo Etxebizitza Legeari. Baina orain iritsi dela, eskumenen aitzakia jarri dute mahai-gainean, Konstituzionalean helegitea jarriz. Madrilgo Etxebizitza Legea ez da izango perfektua, baina aukera batzuk ematen dizkigu, derrigortu gabe, alokairuen igoerak mugatzeko: balia ditzagun, area tentsionatuak izendatuz eta erreferentziazko prezio-indizeen sistema garatuz, gure errealitatean oinarrituta. Egun hauetan Espainiako Gobernuak argitaratu du erreferentziazko prezio-indizeen sistema bat, EAE eta Nafarroa kenduta. Guk garatu behar dugu. Lehenbailehen.

2.- Espekulazioa eta putre-funtsak gerarazi.

Etxebizitzaren prezioen atzean gai potolo bat dago, hirigintza-espekulazioa deitzen dena. Promotore pribatuek haien neurrira erabakitzen dute noiz eraiki, prezioak artifizialki igoaraziz. Eta gogorarazi behar da epeak betetzea plangintzaren parte dela. Hor lan asko dago egiteko, bai Jaurlaritzatik bai udaletatik. Eta horrekin batera, putre-funtsen agerpena dago. Alokairuko etxeen multzo handiak erosten dituztenak merke, errebalorizatzen dituzte alokairuak izugarri igoz (Donostiako Azoraren kasuan, adibidez, % 33) eta ondoren beste funts bati saltzen dizkiote. Hori mozteko arauak behar ditugu eta borondate politikoa. EH Bilduk badu.

3.- Pisu turistikoak mugatu.

Turismoa ona izan daiteke, saturazio puntu batera heltzen ez den arte. Eta Euskal Herriko gune batzuetan, bereziki kostaldeko herrietan eta hiriburuetako erdiguneetan, saturazio puntu horretara iritsi da. Arazoak dauden herrietan pisu turistikoak mugatu behar dira, alokairuko eskaintza murrizten dutelako eta baita alokairuaren prezioa igoarazi ere. Gobernatzen dugun lekuetan horretan ari gara: esaterako, Zumaian, oraintxe bertan sartu da arautze hori Plan Orokorraren barruan. Erregulazio hori beste herrietara zabaldu nahi dugu.

4.- Fiskalitatea erabili.

Oraingo fiskalitateak jabegoaren kultura sustatzen du. EAE da Estatu osoan etxe bat erostearen truke desgrabazioak egiten dituen erkidego bakarra. Urtean 312 milioi euro biltzeari uzten diogu horregatik. Hori ezin da egun batetik bestera kendu, baina uste dugu eztabaidatzen hasi behar garela desgrabazio horren beharraz eta efektuaz. Eta horrekin batera, uste dugu alokairu merkeak saritzeko eta alokairu garestiak zigortzeko fiskalitate berri bat ezarri behar dugula. Erreferentziazko prezio-indizeen sistema horretarako erabiltzea proposatzen dugu. Horretarako, berriz ere, borondate politikoa behar da. Guk badugu.

5.- Prestazioen sistema gainditu.

Jaurlaritza ez dago gauzatzen 2015eko Etxebizitza Legearen aportazio nagusia: Etxebizitza Eskubide Subjektiboa. Eskubide hori aitortu egiten du zenbait kasutan, baina gero ez dauzka nahikoa etxerik eskubide hori gauzatzeko. Lehen esan dugu: 27.000 etxe daude alokairu babestuko parke publikoan eta 69.000 alokairu-eskatzaile Etxebideren zerrendan. Zenbakiek ez dute ematen. Zer egiten dute EAJ-PSEk, horren aurrean? Bada, prestazio bat eman. Prestazio bat, izen ezberdinak dituena (Etxebizitza Prestazio Osagarria, Etxebizitza Prestazio Ekonomikoa, alokairurako AESa, Gaztelagun, Emantzipa...), baina funtsean berdina dena: hilean 300 euro ematen dizkio Administrazioak maizterrari merkatu librean alokairu bat ordaintzen laguntzeko. Hilean 300 euro pasatzen direnak guztion aurrekontuetatik maizterraren eskuetara eta handik zuzenean etxe-jabearen poltsikora. Urtean ia 150 milioi euro sartzen ari gara EAEn horretan, prestazioen sisteman, azkenean alokairuaren merkatua “berotzen” duena, jabeek badakitelako maizterrek laguntza hori jasotzen dutela, eta ondorioz alokairuaren prezioa igotzen dutelako. Prestazioen sistema hori gainditzea helburu izan behar litzateke, eta horretarako parke publikoa handitzea ezinbestekoa da. Azkenean Etxebizitza Eskubide Subjektiboa gauzatu ahal izateko. Hori da gure borondatea.