AKTUALITATEA

| 2024-03-16

Oihana Etxebarrieta EH Bilduren hauteskunde kanpainako bozeramailea Ondarroako hauteskunde bulegoan izan da, gaur goizean. Bertan, EH Bilduko militanteak lanean ari dira egunotan, nahi duten herritarrei posta bidezko botoa ematen laguntzeko.

Oihana Etxebarrieta:

Gaur Ondarroara etorri nahi izan dugu hauteskunde kanpainako aste hauetan egiten duten lan izugarriarekin gure jendea laguntzera. EH Bilduk kanpaina bat jarri du martxan, botoa posta bidez tramitatu nahi dutenen herritarrei argibideak eman eta laguntzeko. Hau da gure oinarriek auzoetan eta herrietan egiten duten lanaren zati txiki bat. Beti esan dugu eta mantentzen dugu: EH Bilduk duen baliorik handiena eta onena bere jendea da.

Azken aste hauetan, EH Bilduko ordezkariak Eiuskal Herrian barna gabiltza gure kidegoarekin solasaldietan elkartzeko. Ilusioa, gogoa eta indarra sumatzen ditugu. Gero eta jende gehiago hurbiltzen ari zaigu. Ezagutu nahi gaituzten herritarrak dira, aurkezten dugun herri proposamena ezagutu nahi dutenak. EH Bilduk goranzko joerarekin jarraitzen du, gero eta gehiago gara eta gehiago izan nahi dugu. EH Bildu ezkerreko subiranisten etxe komuna da, baina, batez ere, Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten pertsona guztien etxea da. Eta ziur gaude apirilaren 21eko hauteskundeen ondoren gehiago izango garela, aldaketaren haizeek gero eta indar handiagoa baitute herri honetan.