AKTUALITATEA

| 2025-06-27

Gaur bertan gauzatuko den Osasun Mahaiaren azkeneko bilera izan du mintzagai Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Euskadi Irratiko elkarrizketan eta adierazi duenez, «11 txosteni baiezkoa emango diegu, 8ri ezetz eta 5 abstentzioa. Banan-banan bozkatu behar dira, jarraitu behar da negoziatzen». «Confebaskek nor ordezkatzen du Osasun Mahaian? Zer ordezkatzen du? Pandemia garaian txalotu genituen sindikatuek ez dituzte babesten guk ere babesten ez ditugun txostenak. Alde batetik gaude txalotzen genituen langileekin gaudenak eta, bestetik, Confebaskekin daudenak», gaineratu du. 

Alde horretatik, bozeramaileak kritikatu du «Confebasken helburua da negozioa egitea zerbitzu publikoekin. Hor dago gakoa. Funtsezkoak diren zerbitzuak ezin dira etekin ekonomikoen menpe jarri. Administrazio publikoak funtsezkoak diren zerbitzuak eta eskubideak bermatu behar ditu».

Enplegu publikoaren legearen aldaketari dagokionez, Otegi harritu egiten du «2025ean eztabaidatzea ea administrazioarekin euskaraz mintzatu gaitezkeen edo ez». «Markel Olanori (EAJ) entzunda harritu egiten naiz esaten duenean euskararen alorrean bere alderdian gauzak argi ez daudela», gehitu du.