Albisteak

Miarritzeko giza katean egongo da larunbatean EH Bildu, bakean eta presoen eskubideen defentsan aurrera egitea aldarrikatzeko

EH Bildu | 2019-06-05 12:01:00

Bakearen Artisauek deituta bakearen eta euskal presoen eskubideen defentsan, larunbatean, Miarritzen, egingo den giza katean ordezkaritza izango du EH Bilduk. Era horretara, Miarritzeko mobilizazioan izango dira Adolfo Araiz, Jon Iñarritu eta Marian Beitialarrangoitia, besteak beste.

Aldaketa politiko sakonak egiteak batzuetan arazo tekniko, ekonomiko, politikoak, antolakuntzazkoak... izaten ditu bere baitan. Presoen eskubideak bermatzeak ez du horrelakoak exigitzen, borondate hutsa baizik. Estatuek nahiko balute, beste espetxe politika bat berehala jar lezaketen martxan. Gizatasunarekin zerikusia duen borondatea baizik ez da behar presoak familiarrengandik gertu egoteko, preso gaixoak etxeratzeko, baldintza legalak betetzen dituenek horren araberako eskubideak egikaritu ditzateten. 

Horregatik guztiagatik, eskaera hori egiteko, bat egiten du EH Bilduk Bakearen Artisauek egindako deialdiarekin eta bakearekin, demokraziarekin eta pertsona ororen giza eskubideen defentsarekin konprometitua dagoen herritar oro Miarritzen egingo den mobilizazioan parte hartzera deitzen du.