AKTUALITATEA

Naziogintza | 2024-09-27

Gipuzkoako Foru Aldundiko EH Bilduren bozeramailea den Maddalen Iriarteri elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Bertan, Gipuzkoan EH Bilduk eta EAJk Euskal Herriaren aitortza eta erabakitze eskubidearen inguruan lorturako akordioa balioan jarri du Iriartek, «akordio garrantzitsua da. Orain paperean jasotakoa egikaritzeko prest egon behar dugu. Gu prest gaude». Zentzu horretan, akordio hau beste erakunde batzuetara zabaltzeko aukerarekin itxaropentsu agertu da. «Beste erakundeetan ere EH Bilduk eta EAJk gehiengo nabarmena dute, beraz, zergatik ez du posible izan behar halako akordio batek? Herri honi estatus politikoaren eztabaida eskuetatik kentzea ulertezina litzateke», adierazi du.