AKTUALITATEA

| 2022-03-10

2018an Emakumeen Gunea sortu zuen EH Bilduk eta, geroztik, pausu ikaragarriak eman ditu azken lau urte hauetan. Egiteko moduek esaten dena elikatzen dutela jakitun, Etxebarrietak feminismoa praktika politikoaren erdigunean jartzeko konpromisoa “negoziaezina” dela gogoratu du: “Eraldaketa sozialean, justizia sozialean, pertsona guztien eskubideak erdigunean kokatuko dituen herri bat osatu nahi badugu, feminista izango dela esaten laburbildu dezakegulako. Hori delako Nazio Feminista. Bere herritarrak eta haien eskubideak erdigunean kokatuko dituen sistema, kapitalaren eta patriarkatuaren mesedetan jartzen dituen sistemaren aurrean”.

Horregatik, zaintzaren aldarrikapena erdigunean egon den pasa berri den Martxoaren 8an, “kalitatezko zaintza zerbitzu publikoak aldarrikatu eta borrokatu behar ditugula”, argudiatu du.

“Beraz, gaurkoan, konpromiso argi batekin atera nahi dugu hemendik. Zaintza sistema publiko komunitarioa erdigunean izango dituzten politikak eraikitzeko, dagoena indartzeko eta elkarrekin osatzeko konpromiso argia dugu, EH Bilduko komunitatea, herritarrekin, mugimendu feministarekin, instituzio ezberdinekin… batera iraultza feminista ematera goaz. Usurbil, Orereta, Antsoain, Hernani, Galdakao, Araia… zuen testigua hartu eta Nazio feminista lortu arte lanean jarraituko dugu!”.