AKTUALITATEA

| 2025-11-04

Laura Aznal Nafarroako Parlamentuko bozeramaileari elkarrizketa egin diote Euskalerria Irratian,  pasa den ostiralean, Foru Gobernuarekin 2026. urteko aurrekontuei bide emateko akordioa lortu ostean. «Nafarroako Gobernuarekin aurrekontuak onartzeko lortutako akordioak egonkortasuna ematen dio legegintzaldiari eta eskuina irrelebantzia politikoan uzten du. Orain arte egindako lanari jarraipena ematen diogu, EH Bilduren eragina nabarmena da aurrekontuetan», adierazi du Aznalek zentzu horretan. 

«Herritarren kezkak eraman ditugu negoziazioetara: etxebizitza, osasungintza, trantsizio ekologikoa eta zerbitzu publikoak indartzea. Euskararen arloan eta burujabetzaren inguruan ere jaso dira proposamenak», nabarmendu du. Hain zuzen ere, aurrekontuen itunean lortu dituzten neurri zenbait neurrien artean daude helduen euskalgintzan A2 eta B1 mailen doakotasuana, Faltzesko ikastetxearen D ereduaren irekiera, Gizarte Asegurantzako ikuskaritzaren eskumena lortzeko asmoa eta etxebizitza parkea eta osasungintza sektoreak indartzeko planak. 

Beste neurri nagusietako bat pentsioekin lotuta dagoela azpimarratu du bozeramaileak: «Nafarroako pentsiodunek 1.100 euroko gutxieneko pentsioa izango dute, kenkari fiskalen bitartez, EH Bilduk lortutako akordioari esker. Pentsio duinak izatea kalean dagoen aldarrikapena da; oso berri ona da hori lortzeko gure ekarpena egin izana».