AKTUALITATEA

Ekonomia | 2025-02-18

Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak bere ibilbide profesionalagatik eta bizitza ereduagatik eta Kolonbiaren irudia indartzeagatik Kolonbiako Gobernuaren saria jasoko du. Saria datorren ostiralean banatuko da Kolonbiak Madrilen duen enbaxadan. Urrearen “ibilbide profesionala eta giza dohainak herri harrotasuna” eragiten duela azpimarratzen du enbaxadak saria arroizeko orduan.

Diana Urrea Herrera Kolonbian jaio zen, 1987an, Armenian (Kindío). 12 urterekin Euskal Herrira etorri zen familiarekin, etorkizun hobe baten bila.

Ikasten hasi zen ikastetxean bertan hasi zen Kolonbiaren irudia eta migrazio-prozesua zabaltzen, eta parte aktiboa hartzea erabaki zuen, migrazioaren inguruko estereotipoen aurka borrokatzeko, kultura aniztasunari balioa emateko hainbat jarduerarekin.

Turismoan diplomatua, Nazioarteko Merkataritzan espezialista eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunean Masterra dauka. EH Bilduko legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2012tik; bide honetan eten batzuk egin ditu, prestakuntza akademikoarekin jarraitzeko.

Diputatu gisa egin duen lana giza eskubideen, genero berdintasunaren eta justizia sozialaren sustapenean oinarritu da, bereziki kolektibo ahulenen eskubideen defentsan. Lan nekaezina egin du Euskal Herritik Kolonbiako bakearen alde, Euskal Herriko eta Estatuko erakundeen alde, baina baita Kolonbian ere, Kolonbiako herritarren giza eskubideak defendatzeko, herrialdean bizi izan den indarkeria salatzeko eta eraldaketa politiko eta sozialaren alde egiteko.

Migrazio politikak, Kolonbiako giza eskubideen defentsa eta etxeko langile diren emakume migratzaileen lan baldintzak hobetzea ekarri duten proposamenen aitzindaria izan da.

Bestalde, aktiboki parte hartu du Kolonbiako bakearen aldeko nazioarteko bi foro garrantzitsutan, Montevideon eta Porto Alegren, ondoren Habanako bake akordioa bultzatzeko.

Era berean, elkartasunaren balioak, Kolonbiako herritarrei harrera egitearen garrantzia eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzen lagundu du, eta Kolonbiako migraziorako erreferente bihurtu da. Euskal Herriko kolektibo migratzaileari laguntzeko hainbat gizarte erakundetako kide da, eta lan garrantzitsua egiten du Nazioarteko Harremanetan, Garapenerako Lankidetzan eta Nazioarteko Elkartasunean.