Iker Casanovak eta Maria del Riok pentsioen inguruko adierazpenak egin dituzte, gaur goizean, Bilboko udaletxearen aurrean:
Iker Casanova: “Gure apustua eta konpromisoa argia da: euskal erakundeek pentsioak 1.080 eurotara osatzea”
Euskal herritarrak azkenaldian ikusten ari dira zerbitzu publikoen degradazioak eta prezioen etengabeko igoerak izugarri zailtzen dutela haien egunerokotasuna. Gizarteko kolektibo zaurgarrienak dira egoera hori modu gordinenean bizitzen ari direnak. Gaur, bereziki aipatu nahi dugu kolektibo horietako bat: pentsiodunena.
Gure herrian oraindik miseriazko pentsioak dituzten pertsonak daude. Batez ere emakumeak. EH Bildutik, eta Euskal Herriko plaza eta kaleak betetzen urteak daramatzan pentsiodunen mugimenduaren bultzadari esker, kotizazio gabeko pentsioak handitzea lortu dugu. Madrilen lortu genuen akordioari esker, kotizazio gabeko alarguntasun-pentsioak % 17tik % 30era igo dira, eta bataz beste hilean 40 eta 126 euro gehiago jasoko dituzte 2024an. Kotizazio gabeko pentsioak % 15 igoko dira batez beste urtean. Asko dago egiteko, baina gaur egun gure helburua lortzetik gertuago gaude, hau da, pentsio duinak izatea eta jendearen bizi-baldintza materialak bermatzea.
Gure apustua argia da. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak lortzea, sektore zaurgarrienetatik hasita. Gure apustua eta konpromisoa argia da: euskal erakundeek pentsioak 1.080 eurotara osatzea. Egin daiteke eta egin behar da. Borondate politikoaren kontua da. Eta hori da gure borondate politikoa eta gure konpromisoa.
DSBEren pentsiodunen osagarriaren tramitazioa aldundien esku geratzea proposatzen dugu, pentsiodunen diru sarrerak ofizioz , era indibidualean 1080 euro arte osatzeko. EH Bildu aldundien gobernuan badago, 1.080 euroraino osatuko ditu pentsioak. Hori da euskal herritarren aurrean hartzen dugun konpromisoa.
Maria del Rio: “Lanean jarraituko dugu pentsiodunen aldarrikapenak konponbideen planora eramateko”
Leku hau. Bilboko udaletxe horren inguruak pentsiodunen mugimenduaren epizentroa izan ziren, eta haien aldarrikapenak modu masiboan kaleetara eramaten hasi ziren. Hemen hasi zen dena. Gero, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko beste hainbat plaza ere bete zituzten. Pentsiodunen mugimenduak lezioa eman zigun guztioi: borrokarik gabe, lanik gabe eta kemenik gabe ez da konponbiderik lortzen jendearen arazoetarako.
Urte hauetan guztietan oso gertutik sentitu dugu milaka eta milaka euskal pentsiodunen borroka eta lana. Babestu egin ditugu. Haien ondoan izan gara. Baina garrantzitsuena: entzun ditugu, ulertu ditugu eta erakundeetara eta konponbideen planora beren aldarrikapen guztiak eramaten saiatu gara. Horren erakusgarri da kotizazio gabeko pentsioak handitzeko Madrilen lortu genuen akordioa.
Asko dago egiteko pentsio duinak lortzeko. Baina EH Bilduk pentsiodunen mugimenduarekin eta aldarrikapenekin duen konpromisoa erabatekoa da. Lanean jarraituko dugu pentsiodunen aldarrikapenak konponbideen planora eramateko. Lanean jarraituko dugu Euskal Herriko jendeak bizi-baldintza duinak izan ditzan.
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.