EH Bilduren Arabako Mahai Politikoak Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana proposatu du datorren urteko maiatzean izango diren foru hasteskundeetan zerrendaburua eta Arabako Ahaldun Nagusigai izateko. Arabako Mahai Politikoak berretsi du ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko eta herrialdeak behar dituen politika publikoetan jauzia emateko pertsonarik egokiena dela Lopez de Arroyabe.
Izan ere, pasa den 2023ko foru hauteskundeetan emaitza historikoak lortu zituen EH Bilduk Araban eta irabaztetik 1.200 bozka eskasera gelditu zen, Gasteizko barrutian lehen aldiz indar bozkatuena bilakatuz. Orduz geroztik erantzukizunetik aritu da EH Bildu proposamenak eginez eta negoziaziorako gaitasuna erakutsiz beti ere pertsonen beharren mesedetara.
Orain jauzi bat emateko garaia heldu dela sinetsita dago Arabako Mahai Politikoa, herrialdeak bestelako gobernantza eredu bat behar duelako eta Eva Lopez de Arroyabe pertsonarik egokiena da erronka horiei guztiei anbizioz erantzuteko eta EH Bilduren proiektua ordezkatzeko.