Aurten ere, EH Bilduren ordezkaritza batek Diadan egon nahi izan du, eta erakunde independentistek Kataluniako egun nazionalari begira antolatutako ekitaldietan parte hartuko du.
«EH Bildutik gure babes eta elkartasun guztia helarazi nahi diogu Kataluniako herriari Diada honetan. Kataluniako herriarekin oso ondo enpatizatzen dugu independentismoaren jazarpenetik jasandako ondorio guztiengatik. Eta sintonia betean egon gara eta gaude.
Aurrera egin behar dugu. Gure herrientzako askatasunaren eta demokraziaren nahiean bat egiten dugu. Irrika hori errealitate bihurtuko da estaturik gabeko nazioen arteko elkarlanerako espazioak irekiz eta elkarrekin lan eginez gure nazioen aitortzan eta erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioan. EH Bilduk norabide horretan lanean jarraituko du eta gure apustua indartuko dugu Kataluniako eta Euskal Herriko herritar guztiak itxaropenez betetzeko. Ez dezagun ahaztu indar independentistak garela, ez bakarrik gure eskubide nazionalen aldarrikapen historikoagatik, baizik eta gizarte bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak eraikitzeko beharra ikusten dugulako. Eta norabide horretan jarraituko dugu lanean. Gehiago izatea da gure helburua, gizarte hobe bat egiteko, eskubide indibidual eta kolektibo gehiagorekin».