AKTUALITATEA

| 2022-11-28

Abenduaren 6an, Bilboko Euskalduna Jauregian, hezkuntzari buruzko konferentzia antolatu du EH Bilduk. "Kataluniako irakaspenak eta euskal hezkuntzaren erronkak" izenburupean, Katalunian indarrean dagoen hezkuntza legea izango du abiapuntu konferentziak. Bertatik helduko kideen esperientzia eta irakaspenetatik hasita, euskal hezkuntzaren erronkak eta arriskuak ere aztertuko dira konferentzian.

Esan bezala, Herrialde Katalanetatik hiru dira Abenduaren 6an Bilbon izango diren kideak: Núria Mora Lorente, Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailburuordea, Juanjo Falcó Monserrat, Lleidako Udaleko alkatetzako aholkularia eta Francesc Colomé Montserrat, Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailburuorde ohia.

Haiekin batera, konferentzian zehar EH Bilduko kide diren Bakartxo Ruizek, Pello Otxandianok eta Ikoitz Arresek ere hartuko dute hitza.

Konferentzian parte hartu nahi izanez gero, ondorengo estekan duzu izena emateko aukera: https://izenaeman.ehbildu.eus/eu/Hezkat-Konferentzia