AKTUALITATEA

| 2021-10-22

Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren elkarrizketatu dituzte Radio Euskadiko Ganbara saioan Aiteren hamargarren urteurrenean. Hemen elkarrizketaren laburpoena:

- Gaur pozik gaude, amaitju gabe dagoen lan batengatik. Aste honetan beste urrats bat eman dugu. Batzuk zubiak eraiktzeko ahaleginean gauden bitartean, beste batzuek, lubakiak eraikitzen dituzte edozein aurrerapen geldiarazteko asmoz. Garu Jesus eta ni pozik gaude, astelehenean egon ginen bezala. Eta Jesus Egigurenek egindako lan guztiaren aitortza egin nahiko nuke, bera gabe ez ginatekeelako hemen egongo. Zentzu horretan, Paco Egea  PSEko militantea ere ekarri nahiko nuke gogora.

- Ez dakit EAJk orain zintzotasuna neurtzeko makina asmatu ote duen. Ezker independentistak aurrerapauso bat ematen duen bakoitzean, herrialdeko zati handi bat poztu egiten da, eta beste bat berriz, haserretu. Astelehenean, alderdi eta eragile asko, eta ETAren biktima batzuk, hala nola, Maria Jauregi edo Rosa Lluch, poztu egin ziren. Zintzotasunez elkarbizitzaren arloan aurrerapausoak bilatzen dituztenak, poztu egiten dira. Guk esandakoa esan genuen, sinistu egiten dugulako. Zoritxarrez, guk zubiak eraikitzen ditugu, beste batzuk tematuta egon harren zub horiek botatzeko.

- 2021. urtean norbaitek deskubritu izana Arnaldo Otegik presoen askatasuna defendatzen duela Pulitzer Saria jasotzeko modukoa da. Non dago albistea? Zer zentzu dauka planteatu den "presoak aurrekontuen truke" eskema hori? Guk adostu ditugu jada aurrekontu batzuk eta ez da hori gertatu. Beraz, nori egiten dio ekarpena guzti honek? Bada PSOE-Podemos gobernua eraitsi nahi duten horiei, hots, albiste onak ematen ditugunean haserretzen diren horiei.

- Oso positiboa litzateke beste agente batzuek ere haien ekarpena egitea. Imaginatu une batez norbaitek torturak inoiz jazo behar ez ziren zerbait izan zirela aitortzen duela? Ziur naiz noizbait entzun egingo duala. Esta poztu egingo nintzateke. Argi gera dadila hau ez dudala gaitzespen modura esaten.