AKTUALITATEA

| 2025-09-11

Ezkerreko taldeak zentsura-mozioa aurkeztu du Ursula Von der Leyenen aurka, Europako Batzordeak Europarentzat eta Euskal Herriarentzat kaltegarritzat jotzen duen politikari erantzuteko. Uztailean Estatu Batuetako administrazioarekin egindako bileraren ondoren etorri da neurria. Akordio komertzialek % 15eko muga-zergak ezartzen dizkiete Europako produktuei, gasa eta petrolioa erosteko konpromisoak 750.000 milioi dolarren truke, eta Europako inbertsioak 600.000 milioi dolarren truke.

Gainera, taldeak salatzen du Europak Palestinako genozidioaren aurrean egin duen omisioa, eta  inbertsio sozialean, xenofobian, klima-aldaketaren aurkako borrokan atzera egiten duen eta nazioarteko harreman neokolonialak dituen geroz eta prekarioagoa den Europa bat kritikatzen du. Estatu Batuetako politikarekiko mendekotasunak Europako autonomia estrategikoa arriskuan jarri, eta Europak aktore politiko global gisa duen gaitasuna mugatu egiten du.

Horregatik guztiagatik, Ezkerreko taldeak, EH Bildu barne, zentsura-mozio hau Von der Leyenen kudeaketaren aurrean salatzeko modu gisa aurkeztea erabaki du.