AKTUALITATEA

| 2026-02-26

Elkarrizketa Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin ETB 1eko 'Egun On' saioan. 

«Sadarren izan nintzen Osasunaren partidua ikusten eta testuingurua oso lasaia zen. Oso garbi dago proportzio falta izugarria egon dela partiduko gertakarien eta poliziaren erantzunaren artean. Orain dela hamarkada ugari hartu beharrekoa zuen Foruzaingoak segurtasuna bere gain».

 «Printzipio demokratikoetan oinarritutako gizarte heldu batek jakin behar du zer gertatu zen baita ere martxoaren 3ko sarraskietan, 78ko Sanferminetan, Zabalzaren kasuan, Naparraren desagerpenean edo GALi lotuta. Dokumentuak ikusezin diren bitartean, informazioa izkutatzen ari garelako».

«Nafarroako eta Iruñeko herritarrek, mundu mailan areagotzen ari den ultraeskuinaren zarataz eta zirkuaz urrundu eta politikagintza serio bat aldarrikatzen dutelakoan nago eta hori onuragarria da».