AKTUALITATEA

| 2026-02-18

Onintze Oleaga Udalgintza arduradunari elkarrizketa Naiz Irratian.

«Politikagintzaren erdigunean ezinbestean konfiantza dago: guk herritarrengan duguna eta herritarrek erakundeengan dutena. Horixe da EH Bilduren jardunaren gakoa: herritarren bizitzak hobetzeko, praktika ustelik gabe, lan egingo dugula».  

«Udalgintzaren gaitasunak mugatuak dira etxebizitza politika eraginkorrak garatzeko, ezinbestekoa da instituzioen arteko elkarlana. EH Bildutik neurriak hartu ditugu etxebizitza hutsak mobilizatu, etxebizitza publikoa eraiki eta birgaitu eta merkatuan esku hartzeko».

«EH Bildutik ez ditugu ez babestuko Eudelen aurrekontuak, eta abstentziora joko dugu. Zuzendari nagusiaren hautaketa prozesua ez da gardena izan eta iluntasun hori ezin dugu konpartitu. Norabide berri bat eman behar diogu Eudeli».