AKTUALITATEA

| 2021-11-11

Euskal preso politikoen senideek agerraldia egin dute gaur, Bilboko Bizkaia Aretoan, azaroaren 20ko mobilizazioan parte hartzeko deia egiteko. Bertan, Sonia Jacinto EH Bilduko kideak eta Olatz Iglesias senideak hartu dute parte. Hona hemen, bakoitzak irakurritakoa:

Sonia Jacinto:

Berdintasunean oinarritutako Euskal Herria askea erdiesteko helburuarekin, Bilboko kaleak konpromisoz eta ilusioz beteko ditugu azaroaren 20an. Hamarkadetan zehar, herri honek urrats garrantzitsuak eman ditu bide horretan. Eman diren urrats eta aurrerapen guztiak ez lirateke posible izango milaka pertsonaren konpromiso eta mobilizaziorik gabe. Gaur gurekin daude herri demokratiko bat lortzeko mobilizatu diren eta mobilizatzen diren pertsona horietako batzuk, guzti-guztien eskubideak errespetatzearen alde etengabeko lana egiten dutenak. Baita presoen eskubideak ere. Gaur ere eskerrak eman nahi dizkiegu gatazkaren ondorioak pairatu dituzten eta oraindik pairatzen dituzten euskal preso politikoen senideei, herri demokratiko bat lortzeko egin duten eta egiten duten lan eskergagatik.

Herritarren konpromisoek mugiarazten dute herria. Konpromisorik gabe ez dago herririk. Eta EH Bilduk ere konpromiso argiak ditu bere herriarekin. EH Bilduk programa argia du herri honentzat, adostasun handietan oinarritua: erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa, justizia soziala, ekologismoa, feminismoa, euskara, antifaxismoa. Eta baita Euskal Herri demokratiko baten alde ere, non pertsona guzti-guztien eskubide guztiak errespetatzen diren. Bizikidetza demokratikoan aurrera egiteko gure konpromisoa erabatekoa da.

Urte hauetan urratsak eman ditugu bide horretan. Eman dugun urrats bakoitza gatazkaren konponbidean inplikatutako eragileen eskutik egin dugu. 10 urte igaro dira Aieteko Adierazpena egin zenetik. 10 urte luze. Eta oraindik ez dira osorik bete nazioarteko komunitateak herri honi utzitako gomendioak. Aietetik 10 urtera presoen auzia konpondu gabe dago oraindik. Hau ez du EH Bilduk edo euskal gizartearen gehiengoak bakarrik esaten. Aste honetan jakin dugu Torturaren Aurkako Europako Batzordeak Espainiako Estatuari eskatu diola euskal preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespeneko legeekin eta arauekin behingoz amaitzeko.

Esan dugu eta berriro diot. Gatazkaren ondorio guztiak konpontzea, presoen auzia konpontzea, lehentasunezkoa da EH Bildurentzat. EH Bildu dagoen tokian atsedenik gabe lan egiten da horretarako. Baina gure lanak euskal herritarren babesa eta bultzada behar du. Azaroaren 20an euskal herritarrek, ezkerreko independentismoaren komunitatea osatzen duten pertsonek, beste aukera bat dute euskal gizarteari eta estatuei mezu argi bat bidaltzeko: Euskal preso politikoen auzia konpondu egin behar da. Salbuespenezko politikei amaiera eman behar zaie. Printzipio demokratiko argietan oinarritutako herriaren eraikuntzan aurrera egin behar da.

Azaroaren 20an Bilboko kaleetan behar zaituztegu. Presoen eskubideen alde. Baina baita justizia sozialaren alde, erabakitzeko eskubidearen alde, feminismoaren alde, ekologismoaren alde, faxismoaren aurkako borrokaren alde, euskararen alde. Azaroaren 20an Bilboko kaleetan behar zaituztegu, gu guztion eta gure konpromisoaren esku baitago berdintasunean oinarritutako Euskal Herria askea erdiesteko bidean aurrera egitea.

 

Olatz Iglesias

Somos familiares de presos y presas vascas. Somos algunas de los todavía miles de familiares que en esta nueva fase histórica que vivimos en Euskal Herria continuamos viajando para poder visitarlos, aunque ahora no haya que hacerlo tan lejos; seguimos sufriendo las cuarentenas de nuestros familiares que las cárceles imponen como consecuencia de la pandemia.

Zalantzarik gabe, eragile politiko, sozial eta erakundeen elkarlana izan da, herri-mobilizazioarekin batera, euskal presoen urruntzea eta sakabanaketa indargabetzera bultzatu dueena. Datorren azaroaren 20ko mobilizazioa, konponbidean eta bizikidetzan aurrera egiteko eta pertsona guztien eskubideak errespetatzeko planteatzen da. Horregatik, jakin badakigulako herri honetan egindako aurrerapenak, kasu honetan, hiru hamarkada luze hauetan mantendu den salbuespenaren amaieraren hasiera, egoki iruditu zaigu ekimen honekin bat egitea eta gure babesa adierazi.

Porque queda aún mucho camino por recorrer. En nuestro caso, este pasado fin de semana, sin ir más lejos, familiares de un preso han sufrido un percance en la carretera, de camino a Villabona, en Asturias. No ha habido que lamentar afortunadamente daños graves. No es ya asumible, cuando hay razones y sitio de sobra para que estén en prisiones de Euskal Herria, que un centenar de presos y presas se encuentren aún en cárceles de la periferia.

Presoek haien espetxe ibilibide juridikoa egiten ari dira, baina ez zaie oraindik lega arrunta aplikatzen. Hirugarren gradoa eta espetxe baimena arruntak ukatzen zaizkie; 19k, gaixotasun larriak dituzte, beste batzuek 70 urte baino gehiago dituzte, 35ek erbestean eta deportaturik jarraitzen dute, 50 baino gehiagori ukatu egiten zaie Frantziako zigorraren urteak zenbatzeko aukera, eta dozenaka presori 7/2003 Legetik eratorritako ezkutuko biziarteko kartzela-zigorra (40 urte) ezarri nahi zaie.

Tal y como ha quedado reflejado en el aniversario de la declaración de Aiete. la sociedad vasca quiere mayoritariamente seguir avanzando hacia la convivencia, desea que todos los sufrimientos relacionados con el conflicto sean reconocidos y considera que queda aún pendiente y es asunto que requiere inmediata resolución la cuestión de los presos.

Herri honek hamaika mobilizazio egin ditu presoen eskubideen alde, mobilizatzen jarraitu behar dugu. Urriaren 23an milaka herritar batu ziren Donostian, urtarrilaren 8an Bilbon manifestazioa egiteko deialdia zabaldu da eta bitartean, azaroaren 20an, euskal presoen auzia behingoz konpontzeko ere, Bilboko kaleak betetzera.