AKTUALITATEA

| 2020-03-30

Euskal Herria Bilduk ongietorria eman nahi dio Ejercito de Liberación Nacionalek (ELN) apirilaren 1etik 30era iragarri duen aldebakarreko su-etena aktiboari.

Su-etena Antonio Guterres, Nazio Batuen idazkari nagusiaren eta Carlos Ruiz Massieu idazkari nagusiaren ordezkari eta Kolonbiako Nazio Batuen Egiaztatze Misioko buruaren, indar guztiak koronabirusaren aurkako borrokan zentratzeko eskariari erantzutera dator.

ELNren eta planetako beste hainbeste talde armaturen erantzunak, mugimendu horiek komunitateekin duten konpromisoa erakusten du eta elkarrizketarako, akordiorako eta ulermenerako aukera paregabea irekitzen du. Espero dezagun herrialde bakoitzeko gobernuek ere modu eraikitzailean erantzungo dietela.

Dei berezia egiten diogu Kolonbiako Gobernuari eta Ivan Duque presidenteari, Coronavirusaren hedapenak sortutako larrialdiari erantzuteko eta ELNrekin elkarrizketan aurrera egiteko aukera aprobetxatzeko, alde biko su-etena bilatuz, lehenbailehen.

Euskal Herria Bilduk elkartasuna adierazi nahi die paramilitarismoaren mehatxupean dauden gizarte, sindikatu, ingurumen eta politikako lider guztiei, konfinamendu egoera honetan bereziki kolpatuak izaten ari direlako.