AKTUALITATEA

Ekonomia | 2026-07-28

Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi diegu Kaleko Afari Solidarioak ekimeneko kideei. EH Bilduren aburuz justifikaezina da herritar hauei debekatu izana modu boluntarioan otordu bero bat eskaintzea zer jana ez duenari. Justifikaezina ez ezik, gizagabekeri bat ere bada. Are, eta erakundeek egin beharko luketen lana egiten dutenean. Inongo alternatibarik eskaini gabe erabakia hartu izana oso larria da, gainera.

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren bozeramaileak azaldu duenez, Jon Insasuti alkatearen erabaki bat izan da, aldebakartasunez hartu duena, inorekin konpartitu gabe. “Ez du zerikusirik duela bi urte gertatu zenarekin. Antzeko egoera bat egon zen eta EH Bilduren bitartekaritzari esker lortu genuen Udaltzaingoa eta Afari Solidarioak ekimeneko kideak biltzea soluzio bat bilatzeko. Orain ez da horrela egin eta honek agerian uzten ditu alkate berriak politika egiteko dituen moduak”, adierazi du.

EH Bildutik kezkaz ikusten dugu bai Jon Insausti alkateak, baita EAJ alderdiak ere PPren eta ultraeskuinaren diskurtsoa erosi izana, migrazioa eta segurtasuna nahastuz, kontutan hartu gabe zer jan ez izatea dela segurtasun ezaren faktore inportante bat.

Era berean, azpimarratu nahi dugu eta argi izan behar dugu erabaki honekin ez dela ezer konpontzen. “Pentsatu badu horrelako erabakiek emango dutela irtenbidea, oso oker dabil, zer jan ez duenak bilatuko dituelako moduak eta lekuak jan ahal izateko”.

Bukatzeko, EH Bildutik alkateari zuzenean eskatzen diogu bertan behera utzi dezala ebazpen hau eta bilatu dadila, mahai baten inguruan, eta inplikatutako agente guztiekin, soluzio bat egoerari irtenbide adostu bat emateko.