AKTUALITATEA

| 2021-09-09

EH Bilduk Venezuelako herria zoriondu du Esequiba Guyanari buruzko Venezuelako Soberania Berresteko eta Defendatzeko Akordioagatik eta Venezuelako Herriaren Babes Sozialerako Akordio Partzialagatik. Akordio hori Venezuelako Errepublika Bolivartarreko Gobernuaren eta Venezuelako Plataforma Unitarioaren artean lortu zen, 2021eko irailaren 6an, Mexiko Hiriko Negoziazio Mahaiaren bileren bigarren txandaren amaieran.

Era berean, Venezuelari buruzko Elkarrizketa eta Negoziazio prozesuari balioa ematen dio. Ildo horretan, hasitako prozesuarekin jarraitzera animatu ditu alderdiak, Venezuelako herriaren subiranotasuna herrialdeko aniztasun soziopolitikotik defendatzeko elkar ulertzeko bide gisa.

Azkenik, EH Bilduk aitortza berezia egin nahi die Mexiko, Norvegia, Herbehereak eta Errusiako gobernuei, negoziazio prozesu garrantzitsu hau erraztu eta laguntzeagatik.