AKTUALITATEA

Ekonomia | 2022-09-02
2022/2023 ikasturteko hasiera ekitaldia burutu du EH Bilduk, bertan herriarekin duen konpromisoan berritsi du: Euskal Herria berdintasunera eta askatasunera eramatea.
 
Lehenik eta behin, Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko alkategaiak, EH Bilduk ikasturte honetan nazio mailan dituen erronkak hiriburura ekarri nahi izan ditu. "Milaka pertsonek osatutako proiektu bat dugu, indartsua eta ilusioz betea, pertsonen bizitzak hobetu eta herri honentzako etorkizun berri bat eraikitzea helburu duena. Hori da EH Bildu", gogorarazi du.
 
Era berean, Arnaldo Otegik bai Euskal Herriak baina baita oro har mundu osoak bizi duen egoera larriari heldu nahi izan dio: "Uda honetan baieztatu egin dira EH Bilduk aspalditik iragarritako hainbat gertaera sozial zein klimatiko. Oraina eta etorkizuna ez dira bereziki pozgarriak. Baina egoera latzenetan ere, euskaldunok badakigu aurrera egiten".
 
"Etsipenean ez erortzeko deia luzatzen dugu. Gaur berdintasunaren, askatasunaren, burujabetzaren eta justiziaren bandera altxatu nahi dugu. Gaur esperantzaren bandera altxatu nahi dugu", nabarmendu du Arnaldo Otegik.
 
 ✊ Etsipenaren aurrean, altxa euskal itxaropenaren bandera!