AKTUALITATEA

Ekonomia | 2022-10-04

EH Bilduk bat egin du datorren larunbatean, urriak 8, ‘Etxera bidea gertu’ lelopean Sarek Donostian egingo duen mobilizazioarekin; ‘Izan bidea’ dinamikari amaiera emateko balioko du larunbateko mobilizacioak. EH Bilduren ustez, Espainiako eta Frantziako estatuek bertan behera utzi behar dituzte euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko politikak, eta indarrean dagoen legedia betetzea eskatzen du. Ildo horretan, euskal herritarrak mobilizatzen eta lanean jarraitzera animatu ditu, estatuek behingoz salbuespenezko politikekin amai dezaten.