Albisteak

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa zuzendaritza politikoarekin bildu da ikasturte berriaren erronkei heltzeko


EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Arnaldo Otegi; zuzendari nagusia, Garikoitz Mujika; eta instituzionaleko zuzendaria, Ainhoa Beola, Nafarroako talde parlamentario osoarekin bildu dira, “legegintzaldi erdiaren balorazio partekatua” egiteko eta “helburu estrategiko berriak finkatzeko”.

EH Bildu | 2021-09-07 18:11:00

Joan den larunbatean ikasturte hasierako ekitaldia burutu zuen jada EH Bilduk, Iruñeko Baluarten, EH Bairekin batera eta, azkeneko bilera honen bidez, “legegintzaldiaren bigarren erdirako eta, bereziki, ikasturte berri honetarako parlamentuko taldearen lana gidatuko duten ardatzak modu zehatzagoan eta Nafarroako errealitatearen ikuspuntutik definitzea” da helburua.

Alderdi politikoak adierazi duenez, “honako ikasturtea oso garrantzitsua izanen da pandemiak osasun, gizarte eta ekonomia-eremuan areagotu duen egoera kritikoa gainditzeko, eta, horrez gain, klima-aldaketari, udal-finantzaketari eta gizarte-babesari buruzko erronkei aurre egiteko”.

Horretarako, “EH Bildutik oso argi ditugun lehentasunen arabera jardun beharko dugu: zerbitzu publikoak indartu eta subiranotasun handiagoa enplegu duina eta kalitatezkoa, justizia sozial handiagoa eta aberastasuna birbanatzea lortzeko beharrezko neurriak hartzeko”.

Ildo horretatik, EH Bilduren esanetan, “ezinbestekoa” izanen da datorren urterako aurrekontu berriek “modu eraginkorrean erantzutea pandemiak eta gizarte-desberdintasuneko egiturazko arazoek eta zaintza-sistemak sortutako egiturazko beharrei, eta, gainera, 2016. urtean abiarazitako aurrekontu hedakorren bidean sakontzea”.

“EH Bildutik, berriz ere, foru Gobernuarekin negoziatzeko prest gaude”, adierazi du. “Hala ere, oraindik indarrean dagoen aurrekontu-akordioaren betetze-maila aztertzen jarraitzen dugu, eta, zalantzarik gabe, horrek markatuko du beste negoziazio baterako irteera-lerroa”.